TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau lagun zauritu dira GI-2634 errepidean, Azkoitia parean, bi ibilgailuren arteko istripuan

Anbulantziak, suhiltzaileak eta Osakidetzako helikoptero bat bertaratu dira zaurituak artatzeko. Auto-ilara luzeak sortu dira inguruan.

Trafiko istripu larria izan da 17:50ean GI-2634 errepidean, Azkoitia parean, Elgoibarko noranzkoan. Horren berri jaso dutenean, Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun langileak bertaratu dira, zaurituak artatzeko.

Bi autok talka egin dute, eta lau pertsona ibilgailuetan harrapatuta geratu dira.

Zaurituetako gidarietako bat, 19 urteko gizonezkoa, helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera. Horrekin zihoan 18 urteko laguna, berriz, Donostia ospitalera eraman dute, anbulantzian.

Beste ibilgailuan, berriz, 75 urteko gizon bat eta 67 urteko emakume bat zihoazen. Anbulantzian eraman dituzte biak Donostia ospitalera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X