Abian da matrikulazio epea Nafarroan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ratioak murriztuta
Berritasunetako bat da datorren ikasturtean D eredua ezarriko dela Erriberako bi ikastetxetan.
Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan izena emateko epea hasi da Nafarroan. Irailetik aurrera 3 urteko 4.600 haur sartuko dira hezkuntza sisteman, ikasturte honetan baino gutxiago. Ikasturte berriak dakarren nobedade nagusietako bat da ratioak murriztuko direla, bai Lehen Hezkuntzan, bai Bigarren Hezkuntzan.
Hori bera nabarmendu du Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak. Adierazi duenez, Hezkuntza Itunaren ondorioz sartuko da indarrean, eta aplikatuko da lehen hezkuntzako lehen mailan laguntza-premia espezifikoak dituzten ikasle gehien dituzten ikastetxe guztietan eta DBHko lehen mailan.
Beste berritasunetako bat da datorren ikasturtean D eredua (euskara irakas-hizkuntza) ezarriko dela Erriberako bi ikastetxetan: Faltzesko ikastetxe publikoan eta Azkoiengo Bigarren Hezkuntzako Institutuan.
Bestalde, nahiz eta irailean hezkuntza sisteman sartuko diren 4.617 ikasle horiek serie historikoko kopururik txikiena izan, ez da ikastetxerik itxiko.
Hezkuntza-etapa guztietan aurrez izena emateko epea astelehen honetan irekiko da eta hilaren 13ra arte luzatuko da. EDUCA aplikazioaren bidez eta ikastetxeetan aurrez aurre egin ahal izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaua luzea izan da realzaleentzat
Donostian, Eibarren, Tolosan... kalean, tabernan, elkartean... Ordu txikietara arte luzatu zen Kopako garaipenaren ospakizuna Gipuzkoa osoan.
Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik
Lehenago, beste bi adingabe ikertu gisa atzeman zituzten, eta ikerketan aurrera egin ostean, ondoko udalerrian bi persona atxilotu dituzte.
Kontxan bainua hartuz ospatu dute Realaren garaipena
Gaua beroa izan da, antza, Donostian, eta Realak Kopa altxatu duela ospatzeko, batzuek bainua hartzea erabaki dute.
Zer eragin izango du trafikoan Kopako garaipenaren ospakizunak?
Donostiako Udalak segurtasun dispositibo berezi bat antolatu du Realak, kopa irabazi ostean, astelehenean jasoko duen harrerarako.
Sevilla abordatu eta gainezka egin du Realaren fan zoneak
Realak Errege Kopako finala jokatu du gaur gauean Atletico Madrilen aurka. Realzaleek pasioz bizi izan dute jardunaldia, Sevillan zein Gipuzkoan eta horren adierazle da han eta hemen altxatu den olatu txuriurdina.
Dozenaka pertsona elkartu dira Zizur Nagusian, irakasle batek emakumeei egindako grabazioen aurka
'Elkarrekin. Beldurrik ez' lelopean, manifestazioan zehar "Erasorik ez, erantzunik gabe" oihukatu dute. 180 urteko kartzela-zigorra ezarri diote irakasleari, eta gehienez 15 urte beteko ditu.
"Gernikako Arbola" abestu dute Urkiolan, kantu hori Euskal Herriko ereserki gisa proposatzeko
Besteak beste, Gontzal Mendibilek eta Jose Maria Esparza editoreak abestu dute, eta partaideak kezkatuta agertu dira Euskal Herriaren kohesio faltagatik. Ildo horretan, "Gernikako Arbola" euskal herritar guztien ereserkia izatea proposatu dute.
Euskal agintariak ere Sevillan dira, eta Pradales pronostikoa egitera ausartu da: "Realak 1-2 irabaz dezala"
Jarraitzaileen artean ez dira falta euskal erakundeetako ordezkariak ere, Imanol Pradales lehendakaria buru dela. Jon Insausti, Donostiako alkatea, eta Eider Mendoza, Gipuzkoako Ahaldun nagusia ere Sevillara joan direnen artean daude. Guztiak Realeko presidentearekin batera ibili dira goizean realzaleekin giroa partekatzen. Lehendakaria harro azaldu da ikusten ari den portaerarekin, herri baten izaera erakusten duen portaera dela azpimarratuz. Ziur da kopa etxera etorriko dela, eta bere pronostikoa egiten ausartu da.
Bi adingabe ikertzen ari dira Santurtziko jaietan 14 urteko mutiko bat sastatzeagatik
Biktima ospitaleratu egin dute, baina ez dago arriskuan; ustezko erasotzaileak adingabeentzako fiskaltzak deituko ditu.
Realeko eta Atleticoko 160 jarraitzaile identifikatu dituzte eta material arriskutsua konfiskatu diete
Arrisku handiko partida da bi taldeetako zaleen arteko liskarragatik, eta milaka polizia eta guardia zibil daude Sevillan.