Albiste da
Industria Defendatzeko Taldearen bilera |

AGERTU BARIK DAGO

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atzo arratsaldetik agertu ez den 82 urteko arrantzale baten bila ari dira Mendexa inguruan, lurrean eta itsasoan

Lekeitioko bizilaguna lapak hartzera joan zen atzo arratsaldean eta ez zen etxera itzuli. Gauean bezala, goizetik ere bertan daude erreskate eta larrialdi taldeak.

Atzo arratsaldetik agertu barik dagoen 82 urteko arrantzale baten bila ari dira Mendexa inguruan, Lekeitio eta Ondarroa artean. Lekeitioko bizilaguna da gizonezkoa. 

Antza denez, atzo arratsaldean lapak hartzera atera zen gizonezkoa baina ez zen etxera itzuli. 

Gauean abiatu zen bilaketa operatiboa eta gaur goizeko 09:00etatik ere inguruetan dira erreskate eta larrialdi taldeak. Lurrean eta itsasoan ari dira haren bila. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X