Getxoko haur-eskola bateko langileak ikertzen ari da Bizkaiko Fiskaltza
Fiskaltzak Romo auzoko haur-eskola baten gaineko eginbideak hasi dituela adierazi du BBK Fundazioak.
Bizkaiko Fiskaltzak eginbideak abiatu ditu Getxoko haur-eskola bateko hainbat langileren aurka, BBK Fundazioak jakinarazi duenez.
Ikertzen ari diren hezkuntza zentroa Romo auzoan dago.
Abian den ikerketaren inguruan galdetuta, oraingoz ez dute adierazpenik egin ez BBK Fundazioak ez eta aipaturiko haur-eskolako langileek ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroan sexu eraso bat egitea egotzita, nazioarteko atxilotze agindua zuen gizon bat atxilotu dute Kolonbian
Atxilotua Kolonbiako Fiskaltza Nagusiaren esku utzi dute, estraditatu zain.
Atzo arratsaldetik desagertuta dagoen 82 urteko arrantzale baten bila ari dira Mendexa inguruan, lurrean eta itsasoan
Lekeitioko bizilaguna lapak hartzera joan zen atzo arratsaldean eta ez zen etxera itzuli. Gauean bezala, goizetik ere bertan daude erreskate eta larrialdi taldeak.
Euskara Denontzat taldeak onartu du jendea bilatzen zutela euskara-eskakizunen aurkako helegiteak aurkez zitzaten
Argia aldizkariak CCOO sindikatua ere lotu du prozedurarekin, helburu zuena epaitegiek atzera botatzea deialdi publikoak, euskarazko eskakizunak gehigizkoak zirela argudiatuz. Euskara Denontzat taldea izango litzateke doako abokatua ordaintzen zuena eta aholkularitza eskaintzen ziona helegitea aurkezteko prest zegoenari.
Hiru pertsona hil eta lau zauritu dira Miranda Ebron, etxebizitza-eraikin batek su hartuta
Astearte honetako 22:42an, larrialdi-zerbitzuak hainbat dei jaso ditu sutearen berri emateko, eta gutxienez bi pertsona eraikinaren barruan harrapatuta zeudela jakinarazteko. Ospitaleratutakoak 23 eta 58 urte bitarteko hiru emakume eta 7 eta 11 urteko bi adingabe dira, baina zaurituetako bat hil egin da, oso larri zegoelako.
Auto-ilara luzeak N-1 errepidean, Andoain parean, bi ibilgailuk izandako istripuaren ondorioz
Ezbeharraren eraginz, zazpi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Donostiarako noranzkoan.
Elkarretaratzea Gasteizen, igande gaueko eraso homofoboa gaitzesteko
Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean zeuden hiru gazte atxilotu dituzte, 16 eta 17 urteko bi gazte jipoitzeagatik eta iraintzeagatik. Gasteiztarrek babesa eta elkartasuna helarazi dizkiete biktimei, eta horrelako jarrerak arbuiatu dituzte.
Donostiako Udala "jai-gune" bat prestatzen ari da Kopako finalaren egunean zaleak bildu ahal izateko
Jon Insausti alkateak aurreratu duenez, "epizentro txuri-urdina" izango dena antolatzeko lanean ari dira, eta hainbat kokaleku aztertzen ari dira, baina erabaki guztiak Realarekin koordinatuta hartuko dira.
Gizon bat atxilotu dute, Gasteizen, 130 km/h-ko abiaduran gidatu eta kokainan positibo emateagatik, seme-alabak autoan zihoazela
37 urteko gizonezkoak gasolindegi batetik ihes egin du, kilometro batzuk ausarkeriaz gidatu, gidabaimenik gabe, ibilgailuaren kontrola galdu eta aparkatutako auto batzuk jo dituen arte. Ondoren, agenteengandik ihes egiten saiatu da, atari batean babestuta.
Gasteizen eraso homofoboa egin zuen Aldundiaren tutoretzapeko adingabea kanporatzeko eskatuko du foru erakundeak
Duela urte erditik Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean dagoen adingabe bat da, eta aurretik ere erasoak egin izan ditu, baina ez homofoboak. Igande goizaldean egin zuen erasoa. Hiru mutil hurbildu zitzaizkien bi biktimei kalean, lurrera bota eta ostikoak eta ukabilkadak eman zizkieten, eta, bitartean, homosexual izateagatik iraintzen zituzten.