Albiste da
Industria Defendatzeko Taldearen bilera |
HEZKUNTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Getxoko epaitegi batek Romoko haur-eskola bateko hainbat langileren aurkako eginbideak abiatu ditu, ustezko tratu txarrengatik

EITBk jakin duenez, haurtzaindegiko lankide batek salatu zituen epaitegian. BBK Fundazioak kudeatzen duen zentroak familiei azaldu dienez, ikertutako langileak kaleratu egin zituzten.

HAURRESKOLA UME HAUR ESKOLA EFE KLASE
Artxiboko argazkia: EFE

Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak eginbideak abiatu ditu Getxoko haur-eskola bateko hainbat langileren aurka, tratu txar delitua egotzita, EITBk jakin duenez. 

Salatutako gertaerak pasa iaz gertatu ziren, eta Fiskaltzaren arabera, hainbat hezitzailek haurrak umiliatu, kolpatu eta jo egiten zituzten. 

Ikertzen ari diren haur-eskola Romo auzoan dago eta BBK Fundazioak kudeatzen du. Gaur egun, 0 eta 2 urte bitarteko 55 haur daude bertan izena emanda. 

EITBk jakin duenez, haurtzaindegiko lankide batek salatu zituen epaitegian, zentrotik kaleratu eta "bidegabeko kaleratzea" salatzera joan zenean. Zehazki, hainbat lankide ohiren kontra jo zuen eta haurrei tratu txarrak ematea leporatu zien.

Zuzendaritzak familiei jakinarazi dienez, ikertutako langileak kaleratu egin zituzten, eta, hortaz, dagoeneko ez dute han lan egiten. 

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek baieztatu dutenez, Fiskaltzak salaketa aurkeztu zuen epaitegietan eta auzia Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak hartu du bere gain. 

Salaketa horren ondotik, aurretiazko eginbideak abiatzea eta auzia sekretupean jartzea erabaki du epaileak. 

Getxoko Udalak, bere aldetik, kezka adierazi du salaketaren larritasuna dela eta. 

Halaber, ikerketan zehar zer gertatu den eta erantzukizuna norena den argitzea espero du Udalak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X