Albiste da
Industria Defendatzeko Taldearen bilera |
Burgos
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru emakume hil dira eta lau lagun zauritu, Miranda Ebron "nahita" eragindako sute batean

Agintariek baiztatu dutenez, bart 22:45 inguruan piztutako sutea "nahita" eragindakoa izan da; egileak poliza-etxean bere burua entregatu du eta atxilotu egin dute. Hildakoak 78, 58 eta 23 urteko hiru emakume dira. 

MIRANDA DE EBRO (BURGOS), 11/03/2026.- Tres personas han muerto y otras cuatro han resultado heridas, dos de ellas menores de 7 y 11 años, en el incendio que se declaró en torno a las 22:45 horas de este martes en un edificio de Miranda de Ebro (Burgos). EFE/David Pérez
18:00 - 20:00

Hiru emakume hil eta lau pertsona zauritu dira, horien artean bi adingabe, 7 eta 11 urtekoak, Miranda Ebron (Burgos), etxebizitza-eraikin batean astearte honetako 22:45 aldera piztutako sutean.

Gaur goizean jakin denez, sutea "nahita" piztu zuen beste pertsona batek; polizia-etxean bere burua entregatu du horrek eta atxilotu egin dute. Hala jakinarazi du Pedro de la Fuente Espainiako Gobernuak Burgosen duen ordezkariordeak, Jose Carlos Donoso probintziako komisario buruarekin eta Aitana Hernando Mirandako alkatearekin batera komunikabideen aurrean egindako agerraldian.

Larrialdi-zerbitzuek zehaztu dutenez, 22:44an hainbat dei jaso zituzten, Fuente kaleko 10. zenbakiko eraikin batean sutea zegola ohartarazteko. Eraikin horretan, gutxienez bi pertsona zeuden barruan, irten ezinik.

Espainiako Poliziari eta Udaltzaingoari, suhiltzaileei eta larrialdi zerbitzuei jakinarazita, bizi-euskarriko bi unitate joan ziren lehenik, eta oinarrizko bizi-euskarriko bi anbulantzia eta lehen mailako osasun-talde bat bidali zituzten. Gainera, Errioxako eta Arabako ZIU mugikor bana ere bertaratu ziren.

Gaztela eta Leongo Osasun zerbitzuko (Sacyl) langileek zazpi pertsona artatu zituzten. Horietako bi tokian bertan hil ziren, eta beste bost ospitalera eraman zituzten, baina horietako bat hil egin zen gero ospitalean. 

Sacylek zaurituta eramandako pertsonak honakoak dira: 30 urteko emakume bat, ZIU mugikorrean eraman zutena; 11 urteko mutiko bat eta 7 urteko neskato bat, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzian eraman zituztenak; 58 urteko emakume bat, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia batean eraman zutena; eta 23 urteko emakume bat, ZIU mugikorrean eraman zutena. Azken hori ospitalean hil da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X