GERTAERA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

12 edukiontzi erre dituzte Getxoko hainbat kaletan

Areeta auzoko bost kaletan eman diete su edukiontziei, eta kalte material ugari eragin. Getxoko Udaltzaingoa pertsona susmagarri bat identifikatzeko lanean ari da. 

 

Getxoko hainbat kaletan 12 edukiontziri su eman diete bart, eta kalte material handiak sortu dituzte, Getxoko Udalak jakinarazi duenez. 

Zehazki, Andres Larrazabal, Club, El Pinar eta Amaia kaleetan eta Zugatzarte etorbidean erre dituzte edukiontziak, Areeta auzoan. Antza, ustezko egilea El Pinar kalean hasi da edukiontziak erretzen, eta Amaia kalean amaitu du ibilbidea. 

Getxoko Udalak jakinarazi duenez, edukiontziek alarma-sistema dute, eta horri esker, suteen sekuentzia aztertu eta zein ordutan erre diren zehaztu ahal izan dute. Hala, susmagarri bat identifikatzeko lanean ari da jada Getxoko Udaltzaingoa.

Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek azkar itzali dituzte suteak, eta udaltzainek lagunduta, inor zauritzea saihestu dute. Zoritxarrez, kalte materialak handiak dira zenbait kasutan. 

Udalak laguntza eskatu die herritarrei, gertatutakoa argitzeko baliagarria izan daitekeen edozein informazio balute. Alkateak "gogor" gaitzetsi du gertatutakoa, eta aurreratu du Udalak baliabide guztiak jarriko dituela "egilea identifikatzeko eta horrelako egoerak errepika ez daitezen".

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X