BIZKAIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

47 urteko gizon bat atxilotu dute Ermuan, anaia sastatzea egotzita

Erasoa 06:00ak aldera gertatu da, San Pelaio auzoko etxebizitza batean. 46 urteko biktima larri eraman dute ospitalera, gorputzeko hainbat lekutan zauriak baitzituen.

Ertzaintzak 47 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur Ermuan (Bizkaia) hilketa saiakera egotzita, anaiari labanaz eraso baitio. Biktima, 46 urtekoa, larri eraman dute ospitalera

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, erasoa goizeko seiak aldera jazo da. Ertzaintzari San Pelaio auzoko etxebizitza batera joateko eskatu diote, arma zuriz egindako erasoa gertatu baita. 

Bertaratutako agenteek erasoaren ustezko egilea aurkitu dute etxebizitzara sartzeko eskaileretan, eta bertan atxiki dute.

Ondoren, etxe barrura sartu dira, eta sukaldetik gertu topatu dute beste gizona, lurrean botata, odol artean. Biktimaren egoera ikusita, anbulantzia bat eskatu dute, eta agenteetako bat biktimaren zauriak presionatzen geratu da osasun langileak heldu arte. 

Zauritua larri eraman dute Donostiako Ospitalera. Lepoan, toraxean, saihetsetan, sorbaldan eta beso batean zituen zauriak. 

Ertzaintzak etxebizitzan aurkitu du erasoan erabilitako labana, eta atxikitako gizona, biktimaren anaia, atxilotu egin du. Atxilotua Eibarko ertzain-etxera eraman dute, eta epailearen esku utziko dute eginbideak bukatu bezain pronto.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X