TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau ibilgailuren arteko istripua izan da Malmasingo tuneletan, eta auto-ilarak sortu dira A-8an, Irungo noranzkoan

Errepidea erabat irekita dago jada, baina ordu eta erdi inguruz errei bat itxita egon denez, auto-ilarak luzeak dira oraindik. Gutxienez lau dira istripuan zauritutakoak.

Argazkia: @TrafikoEJGV

Lau ibilgailuk elkar jo dute astelehen honetan A-8an, Basaurin, Donostiako noranzkoan, Malmasingo tunelen irteeran, eta gutxienez lau pertsona zauritu dira. Istripuaren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute ordu eta erdiz (jada erabat irekita dago), eta horrek zirkulazioa zaildu du.

Auto-ilarak 7 kilometrotik gorakoak dira 7:40ean, larrialdi-zerbitzuek emandako informazioaren arabera.

Zaurituek zauri arinak izan dituztela jakinarazi dute aipatu iturriek, eta Basurtuko ospitalera eraman dituztela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X