TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko martxoaren 26ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Korrika, zuzenean: Euskararen aldeko lasterketa Bizkaian barrena ibiliko da gaur, Araban Artziniegatik sartzeko, 23:00ak jota. Gaur Mungia, Getxo, Erandio, Santurtzi, Trapagaran eta Balmasedatik igaroko da, besteak beste. 

- Krisi energetikoaren aurkako neurriak:  Diputatuen Kongresuak Espainiako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoei aurre egiteko bultzatutako neurri fiskalen dekretua baliozkotuko du gaur. Testuak erregaien eta elektrizitatearen gaineko zerga-jaitsierak, enpresa-marjinen kontrola eta oinarrizko hornidurak mozteko debekua jasotzen ditu.

- Hauteskunde sindikalak Ertzaintzan: ERNE sindikatuak indar bozkatuena izaten jarraitzea espero du, baina Esan sorpaso ematen saiatuko da. Begi guztiak EUSPELen jarrita daude, Zupiriak zuzentzen duen sailarekin egindako akordioari ezetz esan zion sindikatu bakarra baita. Gainera, ikusteko dago "Ertzainas en lucha" sindikatuak izango duen babesa.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X