Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan maiatzetik aurrera, "errespetuzko eta gertuagoko arreta emateko asmoz".
Ostegun honetan Donostian aurkeztu dute pertsona transentzako osasun-arretarako gida berria, pertsona transen Lehen Mailako Arretaren "zeregina indartu" eta "irisgarritasuna, kalitatea eta ekitatea hobetzen dituen dokumentua, Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak azaldu duenez.
Prentsaurrekoan, Bilbaok prozesuan eragile guztiek izan duten inplikazioa nabarmendu du, bereziki transen kolektiboaren eskubideen alde lan egiten duten elkarteena. Osakidetzaren zuzendariaren hitzetan, gidaren helburua da "norbanako transek gure osasun-sisteman entzunak, errespeta eta segurtasu sentitzen den ingurune bat aurkitzea".
Berrikuntza nagusiak
Berrikuntza nagusien artean, nabarmentzekoa da Pertsona Transentzako Lehen Mailako Arreta Zerbitzua abian jarrik dela EAEko hiru hiriburuetan. Era horretara, gertuko arreta jasoko dute pertsona transek. Gipuzkoan, esaterako, zerbitzua Donostiako Alde Zaharra Osasun Zentroan egongo da, gaur goizean gida aurkeztu duten tokian bertan.
Beste berrikuntzetako bat prozedura jakin batzuk pixkanaka deszentralizatzean datza, hala nola hormona-terapia, konplexutasun txikiagoko interbentzio kirurgiko batzuk eta laguntza bidezko ugalketa. Horri esker, irisgarritasuna hobetu eta osasun-sistema publikoaren baliabideak optimizatu ahal izango dira.
Ekimen horrekin, Osakidetzak azaldu duenez, Euskadik "urrats sendoa" eman du osasun "eredua inklusiboagoa eta bidezkoagoa izan dadin", pertsona transen arreta "erdigunean jarrita", eta bizitzan zehar haien beharretara "egokitutako erantzuna bermatzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.