Gertakaria

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, Getxon ustez bikotekidea larri zauritu duen emakumea

Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.

(Foto de ARCHIVO)

Vehículo de la Ertzaintza



EUROPA PRESS

13/10/2021

Ertzaintzaren ibilgailu bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press

Getxoko Guardiako Epaitegiak behin-behineko espetxealdia agindu du 44 urteko emakume batentzat, fidantzarik gabe, bere bikotearen kontrako hilketa saiakera egotzita.

Ertzaintzak ustezko erasoa gertatu eta gutxira atxilotu du emakumea. Dirudienez, atxilotuak zauritu egin zuen bere bikotekidea, 23 urteko gizonezkoa, labankadaz eraso eginda. Erasoa izan eta gero, biktima premiaz eraman behar izan zuten ospitalera.

Gertakariak osteguneko 22:00ak baino pixka bat lehenago izan ziren, Algorta auzoan. Herritarren segurtasunerako patruilak bertaratu zirenerako, zauritutako gizona atarian aurkitu zuten. Zauri bat zuen bularrean, eta odola zerion bertatik. Hori ikusita, osasun-baliabideak berehala bertaratzeko eskatu zuten, odoljarioa  gelditzeko.

Ertzaintzaren operazioa

Agenteek emakume bat identifikatu zuten etxebizitzan, biktimaren bikotekidea. Lehen ikerketen arabera, eztabaida baten ondorioz, emakumeak aizto batekin eraso zion bikotekideari. Erasoan erabiltako arma zuria etxebizitzan aurkitu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

luka-Remiro-activista-global-summut-flotilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Sionistek modu posible guztietan torturatu gaituzte, eta iristean egin diguten lehenengo gauza gehiago jotzea izan da"

Luka Remiro Global Sumud Flotillako aktibistak malkoak begietan zituela salatu du larunbat honetan Loiuko aireportura iritsi direnean Ertzaintzak izan duen jokabidea. Ekintzaileetako batzuk sorbaldan zein saihetsetan hausturak zituztela iritsi direla nabarmendu, eta kolpeka hartu dituztela salatu du. Lau pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak, bi ekintzaile tartean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X