ETB3 ixteko erabakian atzera egiteko eskatu diote hainbat eragilek EITBri: "Kalte atzeraezina sor diezaioke euskarari"
"EITBri haurrentzako ETB3 katea ixteko bere erabakian atzera egin dezala, eta bere sorrera legean dagoen euskararen normalizaziorako helburuari lotu dadila eskatu nahi diogu, Euskal Herriko etxe guztietara haurrentzako euskarazko edukiak modu unibertsalean eta ordu oro iritsiko direla bermatuz". Euskalgintzako eta euskal sindikatuetako ordezkariek EITBri egin dioten eskaera da, uste baitute haurrentzako euskarazko kate bakarraren desagerpenak "kalte atzeraezina sor diezaiokeela euskararen normalizazioari".
Joan den martxoaren 18an utzi zion emititzeari ETB3 haurrentzako euskarazko kateak, eta haren lekuan, ETB1 ON katea jarri du martxan EITBk, eta haurrentzako euskarazko edukiak Makusi plataforman eskainiko ditu aurrerantzean. Horren aurrean, Pantailak Euskaraz taldeak 'ETB3 ez itxi!' goiburupean sinadura bilketa abiatu zuen, eta 25.000 atxikimendu batu dituzte 10 eguneko epean. "Horrek agerian uzten du gizarteak ez duela erabaki hau ulertu, eta are gehiago, EITBren erabakiak euskal jendartean kezka eta ezinegon handia eragin dituela".
Donostiako Teila Fabrikan egin dute agerraldia goizean, eta Xumar Altzugaraik eta Markel Adinek, Pantailak Euskaraz eta Aldatu Gidoia taldeetako ordezkariek, hurrenez hurren, hartu dute hitza, eragile guztien izenean. Azaldu dute Makusi doako plataforma gailu adimenduetan ikusgarri badago ere, Euskal Autonomia Erkidegoko "etxeen ia % 40k" ez duela telebista adimendurik, eta horrez gain, telebista adimendu batzuekin ez dela bateragarria Makusi.
Halaber, gogoratu dute 80. eta 90. hamarkadetan euskarazko marrazki bizidunak —ETB1 katean eskaintzen zirenak— "funtsezkoak" izan zirela "belaunaldi oso bat euskalduntzeko". Erabaki honek baina, erantsi dute, "haurren hizkuntza eskubideetan zuzeneko eragina du, euskarazko kate unibertsal bat desagertzean euskarazko edukiak jasotzeko eskubidea mugatu baitzaie" eta "euskararen normalizazioan azken urteotan egondako geldotze edo atzerapenak, euskararen leiho guztiak zabalik mantentzea eskatzen duelako". EITBren zuzendaritzak erabakia euskalgintzako, hezkuntzako zein soziolinguistikako aditu direnekin "partekatu eta kontrastatu gabe" hartu izana ere gaitzetsi dute.
Euskalgintzaren Kontseiluak, Pantailak Euskaraz eta Aldatu Gidoia taldeek, Euskal Herriko Ikastolek, Sortzen elkarteak, Taupa mugimenduak, Hezten taldeak, Gazte Euskaltzaleen Sareak eta ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek egin dute bat eskariarekin.
EITBren erantzuna
ETB3ren emisioaren eteteak gizartean "eztabaida" sortu duela "jakitun", EITBren zuzendaritzak iragarri du neurri horren aurka agertu diren eragileekin bilduko dela datozen egunotan, "jarrera irekiarekin", zerbitzu publikoan oinarritutako "estrategia azaltzeko" eta lurreko telebistan haurrei zuzendutako eskaintza "sustatu ditzaketen hobekuntzak" bilatzeko. "EITBren lehentasuna euskarazko edukiak kontsumitzea da, eta horixe da digitalizazio estrategiaren ildo nagusia", esan du erakunde publikoak.
Azpimarratu du azken bi urteotan "indartu" egin dela haurrentzako euskarazko edukien eskaintza Makusi plataformarekin, eta telebista kateetan (ETB1, ETB2, ETB1 ON eta ETB2 ON) "tarte gehiago" zabalduta.
ETB1 On eta ETB2 On bi helbururekin sortu direla ere nabarmendu du komunikabideak: "batetik, EITBren kanal guztiak Interneten egon ahal izatea, eta, bestetik, plataformak eskuragarri egotea. Gainera, ekimena aukera paregabea da edukiak luzatzeko aukera izateko, eta ETB1 eta ETB1 On kanaletan eskaintza dibertsifikatu ahal izateko, aurreko asteburuan gertatu den bezala".
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadi nanomedikuntzan erreferente izango da Europan eta munduan, hidrogel adimentsuak ekoiztuta
Alor biosanitarioan ere, Euskadik erreferentea izan nahi du Europan eta Munduan. Horretarako, Arabako Teknologia parkeko I+MED enpresak hidrogel adimentsua garatzen ari da, eta Eusko Jaurlaritzak 72 miloi euroko inbertsioa egingo du proiektu horretan.
Ramon Zallo EHUko katedradun, idazle eta artikulugilea hil da, 77 urte zituela
Lan askoren egile izan da Zallo. Ekonomiari, kulturari eta kultura- eta komunikazio-politikei buruzko artikulu ugari kaleratu ditu, baita kutsu soziopolitikokoak ere. Hamaika liburu argitaratu zituen, azkena 'Retrovisor y bisturí' (Alberdania, 2025), azken 60 urteei buruzko memoria kritikoko ariketa.
Ane Elordi: "Mezuen egileak ez ditugu botoa nori ematen dioten arabera aukeratzen, euskararen alde egiten duten lanagatik baizik"
Aitor Estebanek egindako adierazpenei erantzunez, Korrikaren koordinatzaileak nabarmendu du aniztasuna erakutsi nahi izan dutela, lurralde guztietako eta jatorri ezberdinetako pertsonak aukeratuta, "euskara ama hizkuntza izan zein ez".
AEK-k nabarmendu du Euskal Herriak "era masiboan" erakutsi duela euskara garela eta euskara izan nahi duela
24.a "Pizkundearen Korrika" izan dela azpimarratu du Ane Elordik, "pizkunde berri baterako lehen txinparta", eta adierazi du horixe islatu nahi izan dutela mezua Euskal Herriko zazpi gazteren esku utzita.
Aste Santuko trafikoa: Saihestu beharreko puntuak eta orduak
Aste Santuko Trafiko Operazio Berezia apirilaren 1ean jarriko dute abian, 15:00etan, eta apirilaren 6ko 21:00ak arte egongo da indarrean. Azken egun horretan, Itzuliaren hasierak are gehiago korapilatuko du errepideetako egoera. Aurreikusi dutenez, 540.000 joan-etorri izango dira Aste Santuan.
Jaurlaritzak webgune baten bidez zabalduko du abuztuaren 12ko eguzki eklipsearen gaineko informazioa
Eklipsearen inguruan sortzen den informazio guztia herritarren eskura jarriko dute eklipsea.euskadi.eus webgune ofizialaren bidez. Aurkezpen ekitaldian, Aranzadiko kide Virginia Garciak azpimarratu du, eklipsea ikusteko, betaurreko homologatuak erabili behar direla eta leku egokiak aukeratu behar direla.
Aurreko urtean baino 6.700 haur gutxiago matrikulatu ziren 2024-25 ikasturtean Haur eta Lehen Hezkuntzan
Eustaten inkestaren arabera, nabarmen ugaritu dira Lanbide Heziketako matrikulazioak, aurreko ikasturtean baino 2.842 lagun gehiago matrikulatu baitziren, % 6,1 gehiago, beraz, azken hamabost urteko hazkunderik handiena.
Elizaren sexu-abusuen biktimei kalte-ordainak emateko protokoloak ez ditu baremoak finkatu, eta kasuz kasu aztertuko dira
Espainiako Gobernuak, Eliza Katolikoak eta Espainiako Herriaren Defendatzaileak sinatuta, protokoloak apirilaren 15a ezartzen du biktimek eskaerak aurkezten hasteko data gisa.
Arartekoak adierazi du eraginkorra dela bere jardunean: kasuen % 93etan Administrazioak erantzun egin zuen
Mikel Mancisidorrek joan den ekitaldiko jarduera-txostena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean; 16.637 jarduketa erregistratu zituen.