Zaleentzako guneak jarriko dituzte Zarautzen, Zumarragan, Tolosan eta Lasarten, Kopako finala jarraitzeko
Gipuzkoako Aldundiak hainbat ekintza antolatu ditu lau herriotan apirilaren 18rako, Sevillara joango ez diren herritarrek finaleko giroa bizi dezaten.
Lasarten, Tolosan, Zarautzen eta Zumarragan 'fan zone'-ak jarriko dituzte apirilaren 18an, Realaren eta Atletico Madrilen arteko Errege Kopako finala pantaila handien bidez jarraitu ahal izateko.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da, finalaren giroa lurraldeko hainbat lekutara zabaltzeko helburuarekin. Ohar batean, foru erakundeak jakinarazi du Kultura eta Kirol, Jasangarritasun eta Mugikortasun departamenduek elkarlanean antolatuko dituztela ekitaldiak.
Besteak beste, Mugikortasun sailak Lurraldebusen zerbitzua indartuko du, herri horietarako joan-etorriak errazteko inguruko udalerrietako bizilagunei.
Goizane Alvarez Kultura eta Kirol diputatuaren hitzetan, Sevillara joango ez direnek finala jarraitzea eta gozatzea nahi dute. "Gipuzkoa osoak aukera izatea nahi dugu, elkarrekin ospatzeko", erantsi du.
Pantaila handiak jartzeaz gain, adin guztietarako ekintzak uztartuko dituen programazio zabala antolatu dute.
Donostian ere, hango Udalak eta Realak elkarlanean, zaleentzako gunea jarriko dute Alderdi Ederreko lorategian.
Zure interesekoa izan daiteke
Zazpi pertsona zauritu dira Lodosako etxebizitza-bloke batean izandako sutean
Biktimetako batek erredura larriak ditu, eta Gurutzetako Ospitalera eramatea aurreikusten dute. Sei familia etxetik atera behar izan dituzte eta gaua ezagunen eta senideen etxean igaroko dute, baita herriko ostatu batean ere.
Adingabeei egindako sexu-abusuen kontuan fokua "Elizan soilik" jartzea leporatu dio Gasteizko gotzainak Espainiako Gobernuari
Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainaren arabera, "erabat bidegabea da" Espainiako Gobernuak sexu-abusuen biktimen erreparazioaren kontuan "fokua Elizan soilik jartzea", eta espero du Espainiako Gotzainen Biltzarrak (EGB) eta Espainiako Gobernuak gaiaren inguruan lortutako akordioak balio dezala "beste batzuek ere euren lana" egin dezaten arazoari aurre egiteko.
Hogei urteko epean, 77.000 biztanle inguru gehiago izango dira orotara Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
2045eko hasierara bitarteko urteetan saldo begetatiboa negatiboa izango den arren, migrazioak eta jaiotza-tasaren susperraldak biztanleria handitzea ekarriko dute, batez ere 2035era bitartean.
Iruñeko gizon bat hil da Allinen, trafiko-istripuz
Hildakoa, 62 urteko gizasemea, ibilgailuko bidaiari bakarra zen; autoa maldan behera erori da.
Sexu- eta genero-identitateari buruzko kontsultak izan dira nagusi LGTBIQ+ pertsonen arretarako euskal zerbitzuan
Sendotu egin da Berdinduren erreferentzia-papera, 2025ean ia 600 arreta eta familiei laguntza gehiago eman baitzituen.
Euskadi nanomedikuntzan erreferente izango da Europan eta munduan, hidrogel adimendunak ekoitziko baititu
Alor biosanitarioan ere, Euskadik erreferentea izan nahi du Europan eta Munduan. Horretarako, Arabako Teknologia parkeko I+MED enpresa hidrogel adimenduna garatzen ari da, Eusko Jaurlaritzak 72 miloi euroko inbertsioarekin.
Ramon Zallo EHUko katedradun, idazle eta artikulugilea hil da, 77 urte zituela
Lan askoren egile izan da Zallo. Ekonomiari, kulturari eta kultura- eta komunikazio-politikei buruzko artikulu ugari kaleratu ditu, baita kutsu soziopolitikokoak ere. Hamaika liburu argitaratu zituen, azkena 'Retrovisor y bisturí' (Alberdania, 2025), azken 60 urteei buruzko memoria kritikoko ariketa.
ETB3 ixteko erabakian atzera egiteko eskatu diote hainbat eragilek EITBri: "Kalte atzeraezina sor diezaioke euskarari"
Erabakiak gizartean "eztabaida" sortu duela "jakitun", EITBren zuzendaritzak iragarri du neurri horren aurka agertu diren eragileekin bilduko dela datozen egunotan, "jarrera irekiarekin", zerbitzu publikoan oinarritutako "estrategia azaltzeko".
Ane Elordi: "Mezuen egileak ez ditugu botoa nori ematen dioten arabera aukeratzen, euskararen alde egiten duten lanagatik baizik"
Aitor Estebanek egindako adierazpenei erantzunez, Korrikaren koordinatzaileak nabarmendu du aniztasuna erakutsi nahi izan dutela, lurralde guztietako eta jatorri ezberdinetako pertsonak aukeratuta, "euskara ama hizkuntza izan zein ez".