Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Ttipi Ttapa gida aurkeztu du, udalerriei taldean oinez egitea oinarri duten proiektu komunitarioak abian jartzen eta sendotzen laguntzeko tresna metodologikoa. Ekimenak Jarduera Fisikoaren Mundu Eguna eta Osasunaren Mundu Eguna baliatu gida aurkezteko eta “oinez egitea gisako eguneroko jarduera erraz eta eskuragarri bat nola bihur daitekeen tresna komunitario eraldatzaile” azpimarratzeko.
Gida beste urrats bat izango omen da Ttipi Ttapa “lurralde osoan zabaldu, finkatu eta indartzeko bidean”, eta gaur egun 40 bat udalerritan dagoen eta 1.500 ibiltari baino gehiago biltzen dituen ekimena hedatzea du xede.
Dokumentuak “hamarkada batetik gorako esperientzian metatutako ikaskuntza errealak” jasotzen ditu. Helburua da udalerriei tresna praktiko eta moldagarria eskaintzea, herritarren ongizatea hobetzeko proiektu parte-hartzaileak sustatzeko.
Gidaren egitura sei ardatz nagusitan banatzen da: “parte-hartze soziala”, “talde dinamizatzailea sortzea”, “ibilbide irisgarriak eta seguruak diseinatzea”, “proiektuaren identitatea eta komunikazioa”, “jarduera osagarriak eta kohesioa” eta “ebaluazioa eta jarraipen komunitarioa”.
Ttipi Ttapa-ren ezaugarri nagusietako bat ikuspegi inklusiboa da. Gidak “aniztasuna bermatzea” eta tokiko eragile guztien parte-hartzea sustatzea proposatzen du, hala nola elkarteak, ikastetxeak, osasun-profesionalak edo boluntarioak.
2012an sortu zenetik, programak bilakaera luzea izan omen du. Hasieran sedentarismoa murrizteko sortu bazen ere, gaur egun “gizarte-loturak, belaunaldien arteko kohesioa eta zenbait kolektiboren parte-hartzea indartzea” helburu duen proiektu bihurtu dela nabarmendu du Jaurlaritzak.
Ia 15 urteko esperiantziak erakutsi du taldean ibiltzeak ariketa fisikotik haratago doazen onurak sortzen dituela: “Bakardadea murrizten du, gogo-aldartea hobetzen du, autonomia areagotzen du eta komunitate sendoagoak eraikitzen laguntzen du".
Tolosa-Goierri inguruan egindako ebaluazioek emaitza oso positiboak eman dituzte, parte-hartzaileek 10etik 9tik gora puntuazioa eman baitiote, azpimarratuz ez dela soilik oinez ibiltzea, baizik eta osasun mental eta sozialerako funtsezkoak diren harremanak sortzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea hiltzen saiatzea egotzita
Emakumea Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute labankadaz larri zaurituta. Bikotearen lau seme-alabek eta bizilagun batek lortu dute erasoa gelditzea.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.
Aske utzi dute Barakaldon udaltzain baten tiroa jaso zuen ustezko lapurra
Gizonak arma zuri batekin egin zien mehatxu poliziei, eta udaltzain batek hanka batean tiro egin ostean atxilotu zuten.
EHUn ke poteak jaurti eta pankartak jarri direla eta, epelkeria ukatu eta salbuespenak direla esan du Bengoetxeak
EHUko errektoreak azaldu duenez, jarduera protokolo bat prestatzen ari dira, hezkuntza komunitate osoaren ekarpenak bilduta, erakundearen barruan errespetua eta bizikidetza sustatzeko.
Beste bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, adingabe bat sastatzea leporatuta
Aurretik atxilotutako bost gazteek bezala, 19 eta 20 urte bitartean dituzte. Ertzaintzak labanak eta mailuak zituen poltsa bat topatu zuen horien autoan, eta konfiskatu egin zizkieten.
Behin-behinean aske utzi du epaileak Basaurin bikotekidearen heriotzarekin zerikusia zuelakoan atxilotutako gizona
45 urteko gizona 15:00ak aldera eraman dute epaitegira, eta epaileak behin-behinean aske utzi du baina egunero auzitegira joateko aginduarekin. Pasaportea ere kendu diote.