ERLIJIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Apezpikutzak basilika batean grabatutako Tokischa rap-abeslariaren bideoa kentzeko eskatu du

Gotzaindegiak "sakonki deitoratzen du espazio sakratu baten erabilera desegokia", eta "oihartzun erraldoia" izan duen edukia grabatzeko baimenik ez zuela eman azpimarratu du.

tokisha bideklipa - 1

Donostiako Apezpikutzak Koruko Andre Mariaren basilikaren barruan grabatutako bideoklip bat kentzeko eskatu dio Tokischa Dominikar Errepublikako rap-abeslariari, sare sozialetan zabaldutako irudietan erdi biluzik agertzen delako. 

Gotzaindegiak ohar baten bidez azaldu duenez, bideo horren berri izan ondoren, ekoiztetxearekin harremanetan jarri da, eta gogorarazi dio bere garaian grabatzeko baimena ukatu ziola.

Apezpikutzak gogora ekarri du iazko uztailean ekoiztetxeak baimena eskatu zuela "Donostiako elizbarrutiko tenpluren baten barruan eszena labur bat filmatzeko, begirunezko eta errespetuzko une bat izango zela argudiatuz eta lekuaren dinamika eten gabe".

Besteak beste, "istorio intimo eta poetiko baten bidez euskal kultura sustatzeko proiektu kulturala" izango zela adierazi zuen geroago ekoiztetxeak.

Hala ere, ekoiztetxearen eta proposatutako artistaren lanak ikertu ondoren, Apezpikutzak baimenik ez ematea erabaki zuen.

Hala eta guztiz ere, ekoiztetxea Santa Maria basilikako arduradunekin jarri zen harremanetan aipatutako proiektua aurrera eramateko, "bere benetako nahiak eta Gotzaindegiak emandako ezezkoa ezkutatuz".

Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak salaketa jarri du Donostiako epaitegi batean aipatutako rap-abeslariaren aurka.

Bideoklipak bere horretan harridura ikaragarria sortu zuen euskal gizartean, Francoren diktaduran euskarak jasandako jazarpena erdian jartzen duelako.

Zure interesekoa izan daiteke

HaurSare se ha presentado este miércoles en una comparecencia en Bilbao en la que han participado el consejero de Salud, Alberto Martínez, la directora general de Osakidetza, Lore Bilbao, y la responsable de Pediatría del servicio vasco de Salud, Iratxe Salcedo.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

HaurSare sortu da, haurren gaitz kroniko konplexuak eta zainketa aringarriak artatzeko Osakidetzaren sare integrala

Helburua da errealitate horri erantzun ordenatuagoa, bidezkoagoa eta eraginkorragoa ematea, gaixotasunaren faseetara eta adingabeen kasuan kasuko konplexutasun mailara egokituko den "etengabeko asistentzia" batekin. Horretarako, pediatrek, pediatriako erizain espezialistek, gizarte langileek eta psikologoek osatutako diziplina anitzeko taldeak egongo dira, eta 24/7 laguntza eskainiko dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X