Gasteiz

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bizikletako giltzarrapoarekin laguntza eskatu eta urruntze-agindu bat urratzea egotzita

Gasteizko Udaltzaingoak 25 urteko gizon bat atxilotu du, bizikletaren giltzarrapoa irekitzen laguntzera joan zaizkion agenteak urruntzeko agindu judizial bat urratu duela ohartu direnean.

Gasteizko Udaltzaingoak 25 urteko gazte bat atxilotu du, bizikletako giltzarrapoa irekitzen laguntzera joan zaizkion agenteak urruntzeko agindu judizial bat urratua zuela oharturik. 

Astearte arratsaldeko laurak baino minutu batzuk geroago, Gasteizko erdigunean, gazte batek patruila bati laguntza eskatu zion, bizikletako giltzarrapoa irekitzeko. 

Agenteek identifikatu egin zuten, bizikleta norena zen egiaztatzeko. Une horretan, ikusi zuten gizasemeak debeku-agindua zuela, eta, beraz, atxilotu egin zuten, babes-neurria urratzeagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X