JAIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haurrak protagonista Gasteizko jaietan, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin

Jaietako laugarren eguna haurrei eskainiko diote gaur, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin. Egun osoan zehar, jarduerak izango dira eta orain.eus-ek zuzenean eskainiko du jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazatik.

(Foto de ARCHIVO)

Comparsas de gigantes y cabezudos durante las fiestas de ‘La Blanca’ 2026, a 5 de agosto de 2026, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). Las fiestas de Vitoria en honor a la Virgen Blanca celebran hoy, 5 de agosto, su día grande, en el que tiene lugar la ofrenda floral y aurresku. Además, hay comparsas de gigantes y cabezudos, conciertos, exhibiciones deportivas y otras actividades.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

05/8/2026
Buruhandiak Gasteizen. Argazkia: EFE

Gasteizko jaietan Haurren Eguna ospatuko dute gaur. Familien artean interes gehien biltzen duen egunetako bat da, eta Edurne eta Zeledon Txiki izango ditu protagonista. Aurten, Haizea Lauzurica Bereziak kuadrillako 12 urteko neska eta Ekain Gonzalez Los Desiguales kuadrillako 12 urteko blusa izango dira protagonistak.

Jardunaldia 10:45ean hasiko da, Gasteizko haurrek Andre Maria Zuriari egingo dioten lore-eskaintzarekin. Horma-hobiaren aurrean eta San Migel elizako kaperan egingo dute.

12:00etan, Edurne eta Zeledon Txiki jaitsiko dira San Migel dorretik Andre Maria Zuriaren plazara, eta ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da orain.eus-en.

Publiko guztientzako jarduerak

Eguerdi partean, Acordes Navarros taldearen jotak izango dira Prado parkean, eta Herri Kirolen Txapelketa Foruen plazan. Ordubete geroago, Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten konpartsak kaleak zeharkatuko ditu Andre Maria Zuriaren plazatik. Aihotz plazan, berriz, bertso-saioa izango da Eli Zaldua, Peru Abarrategi, Maddi Ane Txoperena eta Beñat Gaztelumendirekin.

Arratsaldean, 17:00etan, blusen eta nesken kuadrillek ohiko kalejira egingo dute. Edurnek eta Zeledon Txikik ere parte hartuko dute bertan, Foru kaletik Posta kaleraino.

Programazioak musika eta kultur proposamenekin jarraituko du arratsalde eta gau osoan zehar. Falerina Lorategietan, Mamuak eta Edgar Allan Pop taldeen kontzertuak izango dira, eta Moonshine Wagon Santa Maria plazan arituko da.

Gauean, Larrain Dantza eta Txulalai, ohiko zezensuzkoa, Me vale madre, PI L.T., Neomak, Sedientos de Cumbia eta Alaska on Tour orkestraren kontzertuak eta Gasteizko Piroteknia Ikuskizunen Nazioarteko XXII. Erakustaldia izango dira Mendizabalan, Pibierzo Piroteknia etxearen eskutik.

Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera

Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X