Gizon bat atxilotu dute Donostian, emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Atxilotuak 33 ditu eta, egozten zaionaren arabera, emakumea indarrez eraman zuen parking bateko sarrerara. Han, immobilizatzea lortu eta erasoa egin zion.
Ertzaintzaren auto baten artxibo-irudia. Argazkia: Europa Press
Ertzaintzak 33 urteko gizon bat atxilotu du Donostian, sexu-eraso delitu bat egitea egotzita. Atxiloketa asteartean egin zen, eta aurreko astean biktimak jarritako salaketaren ondoriozko ikerketaren emaitza izan da.
Martxoaren 31n, 40 urteko emakume batek Ertzaintzaren aurrean salatu zuen goizalde hartan, Donostian, sexu-eraso baten biktima izan zela.
Biktima immobilizatu egin zuen
Emakumeak azaldu zuen ezezagun batek kalean geldiarazi zuela eta berarekin joateko tematu zela. Emakumeak uko egin zionean, gizonak indarrez parking bateko sarrerara eraman zuen. Han, immobilizatzea lortu eta eraso egi zion.
Gertatutakoa jakin bezain laster, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta, horri esker, ustezko erasotzailea identifikatu zuten, 33 urteko gizona.
Beharrezko egiaztapenak egin ondoren, astearte goizean susmagarria atxilotu zuten, ustezko sexu-eraso delitu bat egotzita.
Atxilotua polizia-etxe batera eraman zuten beharrezko izapideak egiteko, eta horiek amaitutakoan, Agintaritza Judizialaren aurrera joan beharko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera