Galdakao-Galdakao etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zelan eragingo du trafikoan Itzuliaren Galdakaoko etapak?

Etapa Galdakaotik abiatuko da eta bertan amaituko da. Lasterketak Busturialdea zeharkatu, Jatako igoera gainditu eta amaiera ikusgarria izango du Txorierrin.

GRAFCAV1835. BILBAO, 08/04/2026.- El ciclista del INEOS Grenadiers Axel Laurance se ha proclamado vencedor de la tercera etapa de la Vuelta Ciclista al País Vasco-Itzulia que se ha disputado este miércoles con salida y meta en Basauri y un recorrido de 152,8 kilómetros. EFE/ Miguel Toña

Axel Laurancek irabazi zuen Itzuliaren laugarren etapa. Argazkia: EFE

Itzulia Basque Country lasterketa azken txanpara iritsi da, eta ostegun honetan, laugarren etapan, Bizkaia zeharkatuko du. Lasterketa Galdakaon hasi eta bertan amaituko da, baina abiatu eta gutxira Busturialdera joko du.

Urdaibai zeharkatu ondoren, lasterketa Plentzia-Mungia eskualdera zuzenduko da, eta han Jatako igoera izango da puntu nagusia. Azkenik, etapa Txorierritik igaroko da, eta txirrindulariek Elorritxueta (El Vivero) eta Legina mendate zorrotzei aurre egin beharko diete Galdakaora heldu baino lehen.

Lasterketak trafikoan eragina izango du. Hauek dira ostegunean izango diren errepideen mozketa nagusiak:

-Bi-30, 27 irteeran. Bi noranzkoetan. Mozketa: 12.30-17.30.

-Bi-30, 25 irteeran. Bi noranzkoetan. Mozketa: 15.15-18.00.

-Bi-20, 10 irteeran. Bi noranzkoetan. Mozketa: 15.00-18.00.

-N 634, 98tik 108ra bitarteko kilometro puntuak. Bi noranzkoetan. Mozketa: 12.30-18.00.

-Bi 631, 6,5 KP. Bi noranzkoetan. Mozketa: 14.30-18.00.

-Bi 635, 33tik 38ra bitarteko KP. Bi noranzkoetan. Mozketa: 13.00-15.00.

Galdakaotik abiatu eta ondoko udalerrietatikigaroko da lasterketa: Larrabetzu, Morga, Muxika, Gernika, Forua, Murueta, Busturia, Sukarrieta, Mundaka, Bermeo, Bakio, Lemoiz, Maruri, Laukiz, Loiu, Derio, Zamudio, Lezama eta, azkenik, Txorierritik kilometro batzuk egin ondoren, Galdakaora itzuliko da.

 

Ostiralean, bosgarren etapan, lasterketa Eibartik abiatuko da eta herri armaginean amaituko da, batez ere Debabarrena eta Urola Kostako errepideak zeharkatuz, baina Markina-Xemeinetik ere igarota Trabakuara bidean.

Larunbatean, azkenik, Antzuolatik abiatuko da Itzuliaren azken etapa eta Bergaran amaituko da, Asentzio, Elosua eta Azkarateko igoerekin.

Zure interesekoa izan daiteke

HaurSare se ha presentado este miércoles en una comparecencia en Bilbao en la que han participado el consejero de Salud, Alberto Martínez, la directora general de Osakidetza, Lore Bilbao, y la responsable de Pediatría del servicio vasco de Salud, Iratxe Salcedo.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

HaurSare sortu da, haurren gaitz kroniko konplexuak eta zainketa aringarriak artatzeko Osakidetzaren sare integrala

Helburua da errealitate horri erantzun ordenatuagoa, bidezkoagoa eta eraginkorragoa ematea, gaixotasunaren faseetara eta adingabeen kasuan kasuko konplexutasun mailara egokituko den "etengabeko asistentzia" batekin. Horretarako, pediatrek, pediatriako erizain espezialistek, gizarte langileek eta psikologoek osatutako diziplina anitzeko taldeak egongo dira, eta 24/7 laguntza eskainiko dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X