Donostiako Apezpikutzak Koruko Andra Maria basilikan Tokischa rap-abeslariak grabatutako bideoa kentzeko eskatu du
Gotzaindegiak "sakonki deitoratzen du espazio sakratuak desegoki erabiltzea", eta "oihartzun erraldoia" izan duen edukia grabatzeko baimenik ez zuela eman azpimarratu du.
Donostiako Apezpikutzak Koruko Andre Mariaren basilikaren barruan grabatutako bideoklip bat kentzeko eskatu dio Tokischa Dominikar Errepublikako rap-abeslariari, sare sozialetan zabaldutako irudietan erdi biluzik agertzen delako.
Gotzaindegiak ohar baten bidez azaldu duenez, bideo horren berri izan ondoren, ekoiztetxearekin harremanetan jarri da, eta gogorarazi dio grabatzeko baimena ukatu egin ziola.
Apezpikutzak gogora ekarri du iazko uztailean ekoiztetxeak baimena eskatu zuela "Donostiako elizbarrutiko tenpluren baten barruan eszena labur bat filmatzeko, begirunezko eta errespetuzko une bat izango zela argudiatuz, eta lekuaren dinamika eten gabe".
Besteak beste, "istorio intimo eta poetiko baten bidez euskal kultura sustatzeko proiektu kulturala" izango zela adierazi zuen geroago ekoiztetxeak.
Hala ere, ekoiztetxearen eta artistaren lanak ikertu ondoren, Apezpikutzak baimenik ez ematea erabaki zuen.
Hala eta guztiz ere, ekoiztetxea Santa Maria basilikaren arduradunekin jarri zen harremanetan aipatutako proiektua aurrera eramateko, eta "bere benetako nahiak eta Gotzaindegiak emandako ezezkoa ezkutatu zituen".
Espainiako Abogados Cristianos fundazioak salaketa jarri du Donostiako epaitegi batean, aipatutako rap-abeslariaren aurka.
Bideoklipak bere horretan harridura ikaragarria sortu zuen euskal gizartean, Francoren diktaduran euskarak jasandako jazarpena erdian jartzen duelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera