GREBA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

12 hegaldi bertan behera gelditu dira Bilboko Aireportuan Lufthansako grebaren ondorioz

Guztira, 500 hegaldi baino gehiago geratu dira bertan behera mundu osoan, Lufthansako kabinako langileek ostiral honetarako deitutako greba dela eta. 

aeropuerto-bilbao-loiu-aterrizaje bilboko aireportua-efe
Bilboko aireportua. Artxiboko argazkia: EFE

Lufthansa konpainiako kabinako langileek greba eguna dute ostiral honetan, eta, ondorioz, 12 hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte Bilboko Aireportuan. 

Zehazki, Munich eta Loiu artean aurreikusita zeuden hiru hegaldiak ez dira aterako (11:10, 17:55 eta 23:25) eta ezta Frankfurtetik ateratzekoak zirenak ere (13:15, 17:00 eta 23:10). Horrenbestez, Bilboko Aireportutik ez da hiri horietara bueltan joatekoak zirenak ere aterako. 

UFO sindikatuak egin du greba deialdia, lan hitzarmen berria adosteko negoziazioak hiru hilabetez blokeatuta daudela salatzeko. 

Guztira, 500 hegaldi baino gehiago geratu dira bertan behera mundu osoan. Larunbatetik aurrerako hegaldiak normaltasunez eskaintzea espero du konpainiak. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X