Argi izpiak parkinsonaren aurrean: 65 ikerketa proiektu Euskadin, 10.000 gaixori itxaropena emateko
Urtero mila kasu diagnostikatzen dira Osakidetzan, eta egun ohikoena den bigarren gaixotasun neurodegeneratiboa da, alzheimerraren ostean.
Gaixotasun neurodegeneratiboetan espezializatutako Biobizkaiko ikertzaile taldea. Argazkia: Irekia
Parkinsonaren diagnostikoa ehunka familietara heltzen da urtero. Iaz, Osakidetzak 1.190 kasu diagnostikatu zituen, % 55 gizonezkoei eta % 45 emakumezkoei, eta egun 10.000 pertsona daude diagnostikatuta Euskadin, gehienak 55 urtetik gorakoak. Alzheimerraren ostean ohikoena den bigarren gaixotasun neurodegeneratiboa da gaur egun.
Egoera dramatiko honen aurrean, bada itxaropen izpirik. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, osasun ikerketa institutuen bidez, parkinsonean zentratutako 65 proiektu eta ikerketa kliniko garatzen ari da Osakidetzarentzat. Apirilaren 11n ospatzen den Parkinsonaren Nazioarteko Egunean, Osasun Sailak “detekzio goiztiarraren garrantzia eta paziente zein familien laguntza” nabarmendu ditu.
Diagnostikoa erretinaren bidez
Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, ikerketa lerro nagusietako batean erretina biomarkatzaile gisa erabiltzen dute, parkinsona goiz detektatzeko asmoz.
Horri esker, aldaketa neurodegeneratiboak antzeman daitezke irudi proba azkar eta ez-inbaditzaileen bidez. Begipark proiektuak erakutsi du aldaketa horiek gaixotasunaren bilakaera eta narriadura kognitiboaren arriskua aurreikusten lagun dezaketela.
Tresna digitalak eta adimen artifiziala
Euskadin, halaber, ikerketak “helburu du jomuga terapeutiko berriak identifikatzea eta terapia berriak diseinatu eta garatzea”. Horrela, Biobizkaia tresna digitalen eta adimen artifizialaren erabileran jartzen ari da arreta, parkinsonaren bilakaera hobeto ulertzeko eta medikuntza zehatzago eta pertsonalizatuago baterantz aurrera egiteko.
Bestalde, Bioaraba hesteetako mikrobiotaren papera eta biomarkatzaileei aplikatutako teknologia berriak ikertzen ari da. Biogipuzkoa, berriz, ikerketa eta praktika klinikoa uztartzen ari da gaixotasuna hobeto ulertzeko eta haren bilakaera aldatzeko gai diren terapiak garatzeko.
Parkinsonaren Nazioarteko Eguna dela eta, Biobizkaiak ‘Parkinson gaixotasunarekin bizitzea’ jardunaldia antolatu du apirilaren 20rako, pazienteei eta horien familiei zuzenduta, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko auditorioan, eta aurrerapenak, irtenbideak eta etorkizun hurbila aztertuko dituzte bertan.
Zure interesekoa izan daiteke
Basauriko ikasleen familiek protesta deitu dute ostegunerako, jangeletan "janari duina" eskatzeko
Basauriko Guraso Elkarteek Hezkuntza Sailari ohartarazi diote, "sukalde zentralaren edo sukalde bertikalen gainetik", "janaria bera benetan aldatzea" eskatzen dutela.
Santutxuko Luis Briñas BHI ikastetxean pasilloetan eman dituzte gaur eskolak, ikasgeletan bero jasanezina zegoelako
EITBk jakin ahal izan duenez, 35 gradu zeuden ikasgeletan. Hori dela eta, ordutegi jarraitua aste honetara aurreratu behar izan dute.
Iruñeko herritarrek Erorien Monumentua eraberritzeko bi proposamen baloratu eta ekarpenak egin ahal izango dituzte
Epaimahaiak "Harriak Hitz" eta "Itzaletik Argira" proiektuak aukeratu ditu Erorien Monumentua eraldatzeko lehiaketara aurkeztu ziren 21 lanen artean, eta orain Iruñeko herritarren txanda izango da, ekainaren 10erako aurreikusitako parte-hartze prozesu baten bidez horiek baloratu eta ekarpenak eigteko.
Basaurin estreinatuko dute zazpi ikastetxeri zerbitzua emango dion lehen sukalde zonala
Basaurin ezarriko dute EAEn, lehen aldiz, eskola sukaldeen eredu mistoa, eskoletako sukaldeak eta sukalde zonala integratuko dituena. Guztira, zazpi ikastetxe publikoren bazkaria prestatuko dute elkarrekin.
Tabakoarekin lotutako heriotza tasa % 98 hazi da emakumeen artean Euskadin, 2001 eta 2020 bitartean
Bereziki, 55 eta 74 urte bitarteko emakumeen taldeak sortzen du kezka, horien artean eguneroko kontsumoa % 3,8 tik % 15era igaro baita 2004tik eta 2023ra.
2028tik aurrera, Baxoako espezialitate bat eta ahozko probaren zati bat euskaraz egin ahalko dute Ipar Euskal Herriko ikasleek
Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroak egin du iragarpena, bart, hedabide bati eskaini dion elkarrizketan. Aldaketa horrekin hezkuntza elebidunak legezko markoa izango duela nabarmendu du.
Epaimahaiak Tuterako jaietako kartel irabazlea erretiratu du adimen artifizialaren bidez sortutakoa izateagatik
Erabakia aho batez hartu du epaimahaiak astelehen honetan egindako bileran. Halaber, Raul Lopezen "Timbaleros de Tudela" lanari eman dio lehen saria.
Zer dakigu ebolaren Bundibugyo aldaeraren aurka garatzen ari diren txertoez?
Osasun agintariak erlojuaren kontra ari dira lanean ebolaren Bundibugyo aldaeraren agerraldia geldiarazteko txertoak eta tratamenduak aurkitzeko. ‘Zaire’ izeneko aldaera izan da orain arte gehien agertu dena, eta aldaera berri horri aurre egiteko ez dago ez txertorik, ezta onartutako tratamendurik ere.
30 pertsona artatu eta horietako hiru ospitaleratu dituzte Euskadin, asteburuan, tenperatura altuengatik
2 eta 74 urte bitartekoak dira artatutako pertsona guztiak, eta zorabioengatik, nekeagatik eta desorientazioagatik artatu dituzte.
Boston, Kansas City edo Chicago: Munduko Txapelketa antolatzeak hirientzat dakartzan abantailak eta arriskuak
Kirol ekonomialariek adierazi dutenez, Munduko Txapelketa antolatzeak kostu handiak eta buruhauste ugari dakartza hirientzat, arrakasta kasuak dauden arren.