Eibar-Eibar etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nola eragingo dio trafikoari Itzuliaren Eibarko etapak?

Gaurko etapa, azken-aurrekoa, Eibarren abiatu eta bertan amaituko da. Lasterketak Debabarrena, Urola Kosta eta Lea-Artibai eskualdeak zeharkatuko ditu.

GRAFCAV1870. GALDAKAO, 09/04/2026.- El ciclista del Cofidis Alex Aramburu se ha proclamado vencedor de la cuarta etapa de la Vuelta Ciclista al País Vasco-Itzulia que se ha disputado este jueves con salida y meta en Galdakao (Bizkaia) y un recorrido de 167,2 kilómetros. EFE/ Miguel Toña

Alex Aranburu, Galdakaoko etapan garaile. Argazkia: EFE

Itzulia Basque Country lasterketa azken esprintean sartu da. Gaur, ostirala, Gipuzkoako errepideak zeharkatuko ditu, Eibar-Eibar etapan, eta bihar, bukatzeko, Antzuolatik abiatu eta Bergaran izango du azken helmuga.

Gaurko etapan, Eibartik abiatu ostean, Elkorrieta gainerantz egingo du etapak, Mendaro eta Deba bitartean. Horren ostean, barnealderantz egingo du berriro, Azurki eta Etumeta igotzeko, eta kostalderako bidea hartuko du gero, Deba eta Mutrikurantz.

Azken kilometroak mendatetik mendatera egingo ditu: Kalbario (Mutriku), Krabelin (Eibar), Trabakua (Markina-Xemein eta Mallabia artean), Izua (Eibar) eta Urkaregi (Eibar). Aurtengo Itzuliko etaparik gogorrena izango da gaurkoa.

Etapak trafikoari eragingo dio. Segurtasun Sailak mozketa hauek iragarri ditu:

-AP-8 autobidea, 48 irteeran, bi noranzkoetan: 14:00-15:30

-AP-8 autobidea, 54 irteeran, bi noranzkoetan: 14:15-16:00

-AP-8 autobidea, 64 irteeran, bi noranzkoetan: 12:30-16:00

-AP-8 autobidea, 71 irteeran, bi noranzkoetan: 14:30-18:30

-AP-8 autobidea, 77 irteeran, bi noranzkoetan: 16:00-17:30

Lasterketa udalerri hauetatik igaroko da, eta inguru hauetan ere izango dira mozketak: Elgoibar, Mendaro, Deba, Azkoitia, Azpeitia, Mutriku, Mallabia, Ermua, Markina-Xemein, Etxebarria, Mallabia eta Eibar.

Azken etapan, berriz, lasterketa Debagoienean eta Debabarrenean ibiliko da,  eta Azkoitirantz egingo du Azkarate igotzeko.

Azken etapari dagokionez, Segurtasun Sailak mozketa hauek iragarri ditu:

-AP-1 edo Iparraldeko autobidea, 130 irteeran, bi noranzkoetan: 14:00-15:30

-AP-1 edo Iparraldeko autobidea, 138 irteeran, Gasteizko noranzkoan: 14:00-18:00

-AP-8 autobidea, 64 irteeran, bi noranzkoetan: 15:00-17:30

-AP-636 autobidea, 19 irteeran, bi noranzkoetan: 13:00-15:00

Lasterketa udalerri hauetatik igaroko da, eta inguru hauetan ere izango dira mozketak: Antzuola, Elgeta, Azkoitia, Elgoibar, Eibar, Soraluze eta Bergara.

Zure interesekoa izan daiteke

<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2011/12/22/588258/588258_Guernica_thumbnail.jpg"/><br/><strong>'Guernica' Foto : EITB</strong>
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Gernika" Euskadira lekualdatzea, arazo teknikoa ala politikoa?

Picassoren Gernika Euskadira ekartzea arazo teknikoa da, ala politikoa? Hortxe dago koska, eta erantzun bila, EITBk Luis Beltran arte-zaharberritzailearekin eta Fernando Castro arte-kritikariarekin hitz egin du. Bat datoz, eta biek diote artelana garraiatzeak erronka tekniko handia dakarrela berekin, kontuan izanik koadroaren egoera eta tamaina. Hori oinarri, batzuen ustez, kalteak eragiteko arriskua handiegia da, eta ez du merezi; beste batzuen aburuz, aldiz, egin, egin izan dira halakoak lehen ere, eta borondate kontua da.

El Comité de Árbitros de Bizkaia volverá a designar árbitros para los clubes Basauri Bea y Portugalete
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Basauri eta Portugaleteko futbol taldeei ezarritako betoa kendu du Bizkaiko Arbitroen Batzordeak

Ohar batean Bizkaiko Arbitroen Batzordeak adierazi duenez, "egoera bideratutzat" eman dute, erasorik ez errepikatzeko klubek "neurriak hartzeko" konpromisoa hartu baitute. Ondorioz, Basauri Bea eta Portugaleteko hurrengo partidetarako epaileak izango dituzte. Hala ere, inplikatutako hirugarren taldearen (Berangoko Karabigane) gaineko betoak indarrean jarraituko du, klub hori ez baita arbitroekin harremanetan jarri.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X