Gipuzkoan desagertutako gizon baten gorpua agertu da Ebro ibaian, Logroño parean
Lehen informazioen arabera, Tolosako ertzain-etxean eman zuten gizonezkoaren desagertzearen berri.
Gizon baten gorpua agertu da astearte honetan Ebro ibaian, Logroño parean, eta Espainiako Gobernuak Errioxan duen ordezkaritzak baieztatu du Gipuzkoan desagertutako gizon bat dela. Tolosako ertzain-etxean salatu zuten agertu barik zegoela.
Zabaldutako oharraren arabera, ibai inguruan arrantzan zebilen batek eman dio abisua Polizia Nazionalari. Antza, sastraka eta ihi artean harrapatua zegoen gorpua.
Gertakarien lekura Polizia Judiziala eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta azken horiek atera dute gorpua. Ondoren, Logroñoko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute.
Lehen zantzuen arabera, ikerketako iturriek ez dute uste beste inor nahasita dagoenik.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera