Tarragonako euri zaparrada bortitzek zazpi zauritu eta 400 ebakuatu eragin dituzte
Baix Penedes eskualdean 200 litro metro kuadroko pilatu da ordu gutxian, eta Tarragonaren kostaldeko iparraldean 100 litro baino gehiago.
418 gertakari jakinarazi dira euriteen ondorioz. Argazkia: EFE
Zazpi pertsona zauritu dira, horietako bat larri, larunbat goizalde honetan Tarragonako probintziako hainbat lekutan. Hala, horma bat erori da Roda de Beràko (Tarragona) portuan, eta hiru pertsona zauritu dira; horietako bat larri dago, eta beste bat egoera kritikoan. Bestalde, beste horma bat erori da herri bereko kanpin batean, eta bi pertsona arin zauritu dira.
Gainera, euri zaparrada bortitzek errepideak eta Rodalieseko tren-lineak moztu dituzte.
Halaber, 400 pertsona ebakuatu behar izan dituzte: 300 kanpin berean zeuden eta beste 100 El Vendrelleko (Tarragona) diskoteka batean.
Babes Zibilak Inuncat plana aktibatu du. Baix Penedes eskualdean 200 litro metro kuadroko pilatu da ordu gutxian, eta Tarragonaren kostaldeko iparraldean 100 litro baino gehiago. Larunbatean ere euria egitea espero da.
418 gertakari jakinarazi zaizkio 112ri, eta Babes Zibilak uholde-arriskuko eremuak saihestea eskatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko uztailaren 10eko entzierroaren unerik onenak
Alvaro Nuñez ganadutegiko zezenak izan dira protagonista aurtengo sanferminetako laugarren entzierroan. Emozio handiko lasterketa bizia eta zirraragarria izan da, baina ez dute inor adarkatu.
Epaileak espetxera bidali du, fidantzarik gabe, Iruñean gazte bat sastakatzeagatik atxilotutako gizona
Iruñeko Udaltzaingoak 25 urteko gizonezkoa atxilotu du, ustezko homizidio saiakera bat egotzita, beste gazte bat bularrean sastatu duelakoan. Zauritua larri dago ospitalean.
Ebola zer den ulertzeko gakoak
Birus bat da ebolaren eragilea, eta sei mota bereizi dira: Sudan, Zaire, Reston, Cote d'Ivoire (Boli Kosta), Bundibugyo eta Bombali. Txertoek eta onartutako tratamenduek Zaire aldaeraren aurka funtzionatzen dute. Afrikako erdialdea astintzen ari diren Sudan eta Bundibugyo anduiak tratatzeko, berriz, oraindik ez dago txertorik.
Zorionak Reala!: Realari Donostian egingo zaion harrera eta ospakizunak eskainiko ditu EITBk, zuzenean
Errege Kopako garaipenaren emozioa lau haizetara zabaltzeko profesional talde zabala arituko da lanean ETB, ETB ON, kirolakeitb.eus, Orain Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta gainerako euskarri digitaletarako.
“Online bideojoko hauen diseinua baliatuz, pedofiloek haurrak hurbiltzea lortzen dute”
Pediatrek ohartarazi dute hainbat bideojoko haur eta nerabeentzako arriskutsuak direla; online jolastekoak, batik bat. Ezagunena Roblox da, munduan 380 milioi erabiltzaile baino gehiago baititu. Telmo Lazkano hezkuntza eta osasun digitalean adituak horrelako plataformek nola funtzionatzen duten kontatu du.
Arreta non jarri, seme-alabak online bideojokoetan ibiltzen badira?
Online bideojokoek hainbat arrisku dakartzate, sareekin eta Internetekin lotura duen heinean. Horren aurrean gurasoek arreta non jarri behar duten azaldu du Telmo Lazkano hezkuntzan eta haurren osasun digitalean adituak. Besteak beste, adierazi du jokalari bat baino gehiagorentzako jokoetan jarri behar dela fokua, eta txatak dituztenetan bereziki.
Madril erdiguneko eraikin baten zati bat behera etorri da eta hainbat lagun daude agertu barik
Erreskate lanetan Madrilgo Udaleko suhiltzaileak, Polizia Nazionalaren eta Udaltzaingoaren txakurrak eta droneak ari dira lanean. Oraingoz, hiru langile artatu dituzte: bat, larr,i eta bi, arin. Ezbeharra 13:00etan gertatu da, eta alboko beste eraikin bat ere hustu behar izan dute.
Aldirietako tren-zerbitzuak izango duen izena aukeratu ahal izango dute herritarrek
Irekia webgunearen bitartez bozkatu ahal izango da, eta hiru aukera daude: Besaide, Lottu eta Lurbil.
Zortzi zauritu eta lau desagertu Madrilen, Opera inguruan, obretan ari zen eraikin baten zati bat erori da eta
Hileras kaleko eraikin bat behera etorri da, 13:00ak aldera. Lanean ari ziren zazpi langileetako hiru zauriturik atera dituzte, eta lau desagertuta daude.