GERTAERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motozerra bat martxan zuen gizon bat hainbat pertsonaren atzetik ibili da Getxon

Ustezko erasotzailea, polizia-aurrekariak dituena, arma zuri batekin zauritu dute atxilotu aurretik.

Getxoko udaltzainak artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE Getxoko udaltzainak, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Getxoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du larunbat goizaldean Algortan (Getxo), motozerra martxan zuela pertsona batzuen atzetik ibili delako, agenteek jakinarazi dutenez. Egoerak "arrisku handia" eragin du.

Lehen informazioen arabera, atxilotuak eta inplikatutako pertsona batzuek eztabaida izan ondoren gertatu da guztia, horren ostean gizona motozerra batekin agertu, eta taldea jazartzen hasi baita.

Une jakin batean, motozerrak funtzionatzeari utzi dio, eta jazarritako pertsona batzuk oldartu egin zaizkio. Borrokan ari zirela, gizonari arma zuriz eraso diote; agenteek handik gertu aurkitu dute gero aipatu arma.

Gainera, beste bi pertsonak lesio arinak zituzten, eta osasun-zerbitzuek bertan artatu behar izan dituzte.

05:00ak aldera atxilotu du Udaltzaingoak gizona, eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Atxilotua getxoztarra da eta polizia aurrekariak ditu. 

Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X