Libiako Atzerri ministroak bazterrean utzi du Gadafi
Erresuma Batuko Gobernuak jakinarazi duenez, Musa Kusa Libiako Atzerri ministroa Londresera heldu da eta kargua utzi nahi duela iragarri du, Muamar Gadafiren erregimeneko diplomaziaburuak Erresuma Batuari jakinarazi dionez.
Foreign Officen arabera, Kusa Tunisiatik etorritako hegazkin batean heldu da, eta Libiako erregimenaren ordezkari izateari uko egin diola iragarri du.
"Londresera etorri da borondatez. Kargua utziko duela esan digu. Berarekin hitz egiten gaude, eta aurrerago datu gehiago emango ditugu", esan dute.
Kusak Gadafiren erregimenaren nazioarteko ordezkaria da, baina kargua utzi nahi du", esan dute.
AEBen ezkutuko operazioak
ABC News telebista-katearen arabera, agindu horrekin ez dute iraultzaileei armak emateko aukera zabaldu, "baina aukera hori eta beste batzuk prestatzen ditu etorkizunean ibilbide hori aukeratuko balu".
Izan ere, iragan asteartean, Obamak esan zuen ez duela baztertzen Muamar Gadafiren kontra altxatu diren herritarrei armak ematea.
Jay Carney Etxe Zuriaren bozeramaileak zabaldutako prentsa-agirian argi adierazi du "inteligentzia gaiei" buruzko informaziorik ez dutela zabalduko, baina azpimarratu du ez dutela erabakirik hartu Libiako oposizioari armak ematearen inguruan. "Ez dugu baztertzen, baina ez dugu onartu", azpimarratu du Carneyk.
Obamak agindua sinatu duela jakin den egunean bertan, The New York Times egunkariak CIAk Libian agenteak dituela jakinarazi du.
NATOk hartu du agintea
NATOk Libian egiten ari diren nazioarteko ekintza militar guztien agintea hartu du gaur, Frantziak, Britainia Handiak eta AEBek eskainitako trantsizioa osatu ondoren.
Giampaolo Di Paola NATOren Batzar Militarreko presidente eta almirante italiarrak eta Charles Bouchard jeneral kanadiarrak prentsaurrekoa emango dute Napolin egoera berriaren nondik norakoak azaltzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek aurreratu du "oinarrizko akordio nuklearra" lortu duela AEBkin
Helburuetan eta gai tekniko garrantzitsuenetan adostasunera heldu dira, eta, orain, hori guztia testu batean ezarri beharko dute. Hala jakinarazi du Teherango Atzerri ministroak.
Bruselak ikerketa abiatu du Sheinen aurka, diseinu "adiktiboa" duelakoan eta legez kanpoko produktuen salmentagatik
Europako Batzordearen ustez, Txinako plataformak ez du Europako araudia betetzen, ez delako gardena bere gomendio-sistemekin eta legez kanpoko artikuluak merkaturatzeko aukera ematen duelako, besteak beste, haurren sexu-edukiko materiala.
Adimen artifizialaren gobernantza eztabaidagai Indian: Silicon Valleyeko handikiak eta nazioarteko agintariak New Delhin bildu dira
Sam Altman (OpenAI), Sundar Pichai (Google) eta Jensen Huang (Nvidia) lider teknologikoak batu dira goi-bileran.
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal bat zela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura eta feminizidioa, besteak beste, egin direla frogatzeko moduko dokumentuak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.