Eskoziak herrialde independentea izan nahi al du?
Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak eskoziarrei egingo zaien erreferendumaren galdera iragarri du: 'Eskoziak herrialde independentea izan nahi al du?'
Orain dela 300 urtetik da Eskozia Erresuma Batuko zatia. 1707ko 'Batasun Agiriaren' bidez Ingalaterrarekin lotuta dago, eta Salmonden alderdi
nazionalistak honekin amaitu nahi du. Horretarako, independentziaren inguruko plebiszituaren planaz hitz egin du lehen ministroak, Edinburgoko Legebiltzarrean.
Bertan, Eskozian bizi diren 16 urtetik gorakoek botoa emateko aukera izan dezaten defendatzen du Salmondek. ''16 urteko herritarrek ezkondu, armadan izena eman eta zergak ordaintzeko aukera baldin badute, Eskoziaren etorkizun konstituzionalaren inguruan ere iritzia emateko aukera izan behako lukete'', gaineratu du. Inkesten arabera independentziaren aukerak oraindik ez du gehiengoaren babesa, baina babes hori handiagoa da gazteen artean.
Eskozia independente batekin "gizarte justu eta toleranteago bat"
positiboagoak izango direla uste du.
Dataren inguruan, adostasunik ez
2014. urtean egin nahi du galdeketa, orduan beteko baitira 700 urte Bannockburneko gatazka, Eskoziak Ingalaterraren aurka lortu zuen garaipen historikoa, izan zenetik. Hala ere, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak 2013. urtean egitea nahi du, zalantzak lehenbailehen amaitzeko, horrek Eskoziako ekonomiari kalte egiten diola uste baitu.
Zure interesekoa izan daiteke
G7ak eta EBk Ormuzko itsasartea irekitzeko eta inguruko herrialdeak pairatzen ari diren “ondorioak” arintzeko deia egin dute
Mendebaldeko herrialde boteretsuenen Atzerri ministroek, baita AEBkoak ere, “populazio zibilaren eta azpiegituraren aurkako erasoak berehala eteteko” eskatu dute.
Trumpek apirilaren 6ra arte luzatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko ultimatuma
AEBk Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aztertzen ari da, Teheranen gaineko presioari eusten dion bitartean eta arazoak luze joko duela ikusita.
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.
Iranek ez du onartu AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esana dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu egin behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.