Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Irango agintariek ofizialki erantzun diote AEBri otsailaren 28az geroztik Ekialde Ertainean sortutako gatazkari amaiera emateko egindako proposamenari. Agiri horretan, Teheranek "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, baita erasoen amaierak "fronte guztiei" eragitea ere, Libano eta Irak barne.
Tasnim Irango albiste-agentziak aipatutako iturrien arabera, AEBk aurkeztutako 15 puntuko proposamenari Iranek emandako erantzuna ofizialki eman zuten bart, bitartekarien bitartez, eta Pakistanek ildo horretan duen papera berretsi du. Hala, uneotan, "Iran beste aldearen erantzunaren zain dago", gaineratu dute.
Azaldu dutenez, Teheranek jarritako baldintzen artean daude "terrorismoaren amaiera, gerra ez errepikatzeko baldintza objektiboak sortzea, konpentsazioak eta konponketak ordaintzea, erantzukizunak zehaztea, eta gerraren amaiera fronte guztiei eta bataila honetan parte hartu duten eskualdeko erresistentzia talde guztiei aplikatzea".
Iranen erantzunaren arabera, gainera, Ormuzeko itsasarteko ekintzak "haien eskubide legal eta naturalaren parte” gisa aitortzea eskatu du. Teheranek nabigazioa mugatu du asteotan erasoaldiari erantzuteko, eta hainbat ontziren aurkako erasoak egin ditu, besteak beste.
Iturri horiek ohartarazi dutenez, Washingtonek negoziatzeko borondateari buruz egindako adierazpenak "hirugarren engainu proiektu baten" parte dira, "baketsu gisa aurkezteko", "petrolioaren prezioak baxu mantentzeko" eta "Irango hegoaldean ekintza erasokor berriak prestatzeko denbora izateko".
Ildo horretan, Donald Trump AEBko presidentearen erantzuna ez da itxaron, izan ere, ostegun honetan ziurtatu duenez, Iran "akordio batera iristea erregutzen ari da" eta berak ere "akordio batera iristea" nahi duela berretsi du, Irango azpiegitura energetikoen aurkako erasoen atzerapena amaitzeko ordu gutxi falta direnean.
Irango iturriek gogoratu dute 2025eko ekainean eta 2026ko otsailean AEBk eta Israelek egindako erasoaldiek akordio nuklear berri bat lortzeko Estatu Batuen eta Iranen arteko zeharkako negoziazioen erdian abiatu zituztela. Hori dela eta, uste dute estatubatuarrek krimen berriak egiteko oinarriak ezarri nahi dituztela, “negoziazioen babespean".
Irango Atzerri ministro Abbas Araqchik ukatu egin zuen AEBrekin "negoziaziorik edo elkarrizketarik" egon denik, baina onartu du Washingtondik "mezuak" jaso dituztela. Hala ere, nabarmendu du "negoziazioa eta elkarrizketa" ez dela gauza bera.
Irango agintariek 1.500 hildako baino gehiago baieztatu dituzte azken balantzean, besteak beste, Ali Khamenei aiatola, Ali Lariyani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria eta Aziz Nasirzadr eta Esmaeil Jatib Defentsa eta Inteligentzia ministroak, hurrenez hurren.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez 74 hildako Kolonbian, 7,4 graduko lurrikara baten ondorioz
18 biktima Pereiran izan dira. Bogotan, Calin, Popayanen, Manizalesen, Armenian, Medellinen eta erdialdeko eta mendebaldeko beste hiri batzuetan ere nabaritu dute.
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.