Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.
Israelgo Gobernuak iragarri du Alireza Tangsiri, Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea, hil duela eraso batean.
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israelgo Defentsa Indarrek egindako operazio batean hil da, Irango Guardia Iraultzaileko "hainbat ofizialekin" batera.
Armadako burua ez ezik, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen Israelen arabera. Israelek, itxuraz, ez du Iranen aurkako erasoaldia gelditzeko asmorik. Ildo horretan, gaur egun Iran kontrolatzen duten agintariak eta Guardia Iraultzaileko buruzagiak "banan-banan" hilko dituztela mehatxu egin du.
Irango agintariek oraingoz ez dute Tansgiriren heriotza baieztatu.
Pasa den otsailaren 28an Israelek eta AEBk Iranen aurkako erasoaldia abiatu zutenetik, gutxienez 1.500 pertsona hil direla baieztatu dute Irango agintariek. Human Rights Activists in Iran gobernuz kanpoko erakundeak, berriz, hildakoak 3.000tik gora izan daitezkeela azpimarratu du. Gerra hasi zenetik, Ali Khamenei aiatola eta Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil dituzte, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Harald V.a Norvegiako erregea hil da
Abuztuaren 17tik zegoen ospitalean, anemia baitzuen. Ostegunean, baina, okerrera egin zuen, odoleko infekzio baten ondorioz.
Metak ez ditu adingabeentzako segurtasun neurri berriak ezarriko Estatu Batuetatik kanpo oraingoz
Europako Batzordeak Europar Batasunean adingabeak babesteko konpromiso "iraunkorrak" eskaintzeko eskatu dio sare sozialen enpresari.
Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?
Hasiera batean Nepalgo agintariek eragilea lurrikara bat izan zela aipatu bazuten ere, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak eragin zuela hondamendia.
Kievek misil britainiarrak erabiltzen dituela-eta, Errusiak Erresuma Batuko azpiegitura militarrei egin die mehatxu
CIAko zuzendaria Moskura joan da astearte honetan, ustez Kremlini NATOren aliatuei erasorik ez egiteko ohartarazteko.
Ratko Mladic, Bosniako Srebrenicako genozidioagatik zigortutako jeneral ohia
1995ean NBEk Bosnian izendatutako “eremu seguru” batean gutxienez 8.000 musulmanen hilketa antolatzeagatik kondenatu zuten, besteak beste.
Ratko Mladic hil da, "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna eta gizateriaren aurkako krimenengatik kondenatua
Hamar kargu egotzi zizkioten, tartean Srebrenicako genozidioarena, eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten. Kartzela zigorra betetzen ari zela, buruko hainbat isuri izan zituen. Hori dela eta, bere familiak Serbian tratamendua jaso ahal izateko eskatu zion auzitegiari.
Gutxienez 180 lagun hil eta ia 1.400 falta dira Nepalen eta Tibeten, uholde handi baten ondorioz
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.
Sareekiko mendekotasunari lotutako epaiketa saihesteko ia 17.000 milioi dolar ordaintzea onartu du Metak
Sare sozialen konpainiak, gainera, ume eta nerabeei zuzendutako hainbat babes ezartzeko konpromisoa hartu du.
Gutxienez 16 hildako eta 400 desagertu Nepalen, Txinarekiko mugan izandako uholde baten ondorioz
Gutxienez 29 pertsona erreskatatu dituzte Bhote Koshi ibaiak eragindako uholdearen ondorioz. Rasuwa barrutia jo du, eta herriak, merkatuak eta errepideak urpean geratu dira. Armadako sei helikoptero eta enpresa pribatuetako zortzi bilaketa- eta erreskate-lanetan ari dira.
Gutxienez 14 jaioberri hil dira Pakistango ospitale batean izandako sutean
Gutxienez 14 haur jaioberri hil dira asteazken honetan Islamabaden, Pakistango hiriburuan, ospitale publiko batean izandako sutean. Aire girotuaren sisteman izandako leherketa baten ondorioz piztu da. Bertako agintariek jakinarazi dutenez, 15 haur zeuden sutearen tokian eta soilik bat lortu dute bizirik ateratzea; gainerakoak, erreta hil dira.