Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Ekialde hurbila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamasek eta Al Fatahk Abbas izendatu dute gobernuburu

Palestinako Aginte Nazionalaren presidentea Zisjordaniarako eta Gazako Eremurako Batasun Gobernuaren buru izango da eta hauteskundeak antolatzea izango da bere egiteko nagusia.

Hamas eta Al Fatahk Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionalaren presidentea izendatu dute Zisjordaniarako eta Gazako Eremurako Batasun Gobernuaren buru, Palestinako goi-kargudun batek jakitera eman duenez.

Abbasek Salam Fayyaden lekukoa hartuko du lehen ministro gisa, Hamasek eta Al Fatahk Qatarren egin duten bileran erabaki dutenez. Oraingoz ez dute jakinarazi Fayyadek Gobernuan jarraituko ote duen.

Gobernu berriaren egiteko nagusia hauteskundeak antolatzea eta Gaza berreraikitzea izango da.

Hamas eta Al Fatahk Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionalaren presidentea izendatu dute Zisjordaniarako eta Gazako Eremurako Batasun Gobernuaren buru, Palestinako goi-kargudun batek jakitera eman duenez.Abbasek Salam Fayyaden lekukoa hartuko du lehen ministro gisa, Hamasek eta Al Fatahk Qatarren egin duten bileran erabaki dutenez. Oraingoz ez dute jakinarazi Fayyadek Gobernuan jarraituko ote duen.Gobernu berriaren egiteko nagusia hauteskundeak antolatzea eta Gaza berreraikitzea izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X