Indarkeria Siria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Golkoko Kontseiluak Sirian dituzten enbaxadoreak kentzea erabaki du

Gainera, Europako hainbat herrialdek, tartean Espainiak, Frantziak eta Italiak, Damaskon dituzten enbaxadoreak kontsultara deitu dituzte.
AEBak Damaskon duen enbaxada. Argazkia: Efe

oko Kontseiluko herrialdeek Sirian dituzten enbaxadoreak kentzea erabaki dute, Damaskok Arabiar Ligak proposatutakoari uko egin ostean indarkeria areagotu den honetan krisiari irtenbide bat bilatzeko.

Kontseilua Saudi Arabiak, Qatarrek, Omanek, Kuwaitek, Bareinek eta Arabiar Emirerri Batuek osatzen dute.

Krisia konpontzeko "itxaropenik" ez dagoela adierazi dute ohar baten bitartez. Arabiar Ligaren ministro kontseiluari datorren igandean Siriako erregimenaren aurka "neurri zorrotzak" hartzeko eskatu diote.

Iragarpenak Europako beste herrialde batzuek hartutako erabakiarekin bat egiten du, izan ere, Espainiak, Frantziak eta Italiak kontsultara deitu dituzte bere enbaxadoreak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X