Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Xake partida maltzurra Ekialde Hurbilean

Ekialde Hurbilean hasi da xake politikoaren partida arriskutsua. Partida horretan aurrez aurre daude; batetik, Iran, Siria, Hizbola eta Hamas eta bestetik, Israel eta AEB.

Ekialde Hurbilean hasi da xake politikoaren partida arriskutsua. Partida horretan aurrez aurre daude; batetik, Iran, Siria, Libanoko Hizbola eta Hamas palestinarra eta; bestetik, Israel eta AEB. Israelek Georgian eta Indian dituen enbaxaden kontrako atentatua egin zuten atzo, baina ez zen hildakorik izan.

New Delhiko atentatuari dagokionez, norbaitek bonba bat jarri zuen enbaxadako funtzionario baten kotxeko sabaian. Sistema bera erabili zuten duela hilabete Teheranen, zientzialari nuklear irandar bat hiltzeko. Bi urtetan hildako laugarren zientzialari nuklear irandarra izan da. Hilketa horietan, Iranek Mossadi, Israelgo zerbitzu sekretuari, botatzen dio errua, Irango programa nuklearra geldiarazteko helburuarekin bere zientzialariak hiltzen ari dela leporatu dio. Teheranek mendekua izango dela agindu du.

Egoera zurrunbilotsu horrekin nahasi da orain Sirian gertatzen ari dena. Hizbolak, Hamasek eta Irango Gobernuak gogor defendatzen dute Bashar El Assad Siriako presidentea, izan ere, bera erortzea hondamendi estrategikoa litzateke eurentzat.

AEBei dagokienez, berriz, ofizialki ez ditu ontzat ematen Israelek Irango instalazio atomikoei eraso egiteko dituen asmoak. Baina, eraso hori egingo balitz, Washington gatazka horretan sartzera behartuta egongo litzateke.

Ekialde Hurbilean hasi da xake politikoaren partida arriskutsua. Partida horretan aurrez aurre daude; batetik, Iran, Siria, Libanoko Hizbola eta Hamas palestinarra eta; bestetik, Israel eta AEB. Israelek Georgian eta Indian dituen enbaxaden kontrako atentatua egin zuten atzo, baina ez zen hildakorik izan.New Delhiko atentatuari dagokionez, norbaitek bonba bat jarri zuen enbaxadako funtzionario baten kotxeko sabaian. Sistema bera erabili zuten duela hilabete Teheranen, zientzialari nuklear irandar bat hiltzeko. Bi urtetan hildako laugarren zientzialari nuklear irandarra izan da. Hilketa horietan, Iranek Mossadi, Israelgo zerbitzu sekretuari, botatzen dio errua, Irango programa nuklearra geldiarazteko helburuarekin bere zientzialariak hiltzen ari dela leporatu dio. Teheranek mendekua izango dela agindu du. Egoera zurrunbilotsu horrekin nahasi da orain Sirian gertatzen ari dena. Hizbolak, Hamasek eta Irango Gobernuak gogor defendatzen dute Bashar El Assad Siriako presidentea, izan ere, bera erortzea hondamendi estrategikoa litzateke eurentzat.AEBei dagokienez, berriz, ofizialki ez ditu ontzat ematen Israelek Irango instalazio atomikoei eraso egiteko dituen asmoak. Baina, eraso hori egingo balitz, Washington gatazka horretan sartzera behartuta egongo litzateke.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X