Siriako errepresioak gutxienez 156 pertsona hil ditu egun bakarrean
Gutxienez 156 pertsona hil dira, tartean bost adingabe eta hiru emakumezko, Bachar Al Asad erregimenak Siriako zenbait lekutan egindako errepresioaren ondorioz, nahiz eta NBEko begiraleak Sirian bertan egon, Tokiko Koordinazioko Batzordeen arabera.
Iturri berberak aditzera eman duenez, hildako horietatik 53 Hamako probintzian hil dira, gehienak Latmaneh herrian, Gobernuko indarrek egindako "sarraskian".
Siriak apirilaren 10a arteko epea du Kofi Annan NBEko eta Arabiar Ligako ordezkari bereziak proposatutako bake-plana betetzeko. Plan horren arabera, tropek hirietara joateri eta arma astunen erabilera utzi behar diote eta armadak biztanleria guneetatik atera behar du.
Bigarren epea: apirilaren 12a
Ekimen horrek beste epe bat ere ezartzen du: aprilaren 12a, GMT 05:00ean. Epe horretarako, Bachar Al Asad presidenteak indarkeriari amaiera emateko konpromisoa hartu du.
NBEk begirale talde bat bidali du etorkizunean misio militar baten nondik-norakoak aztertzeko. Misio horren helburua gertatzen ari dena ikuskatzea eta jarraitzea da, Annanen planaren sei puntuak aplikatzeko. Momentuz, Siriako erregimenak ez du bisita horren berri eman.
Gutxienez 156 pertsona hil dira, tartean bost adingabe eta hiru emakumezko, Bachar Al Asad erregimenak Siriako zenbait lekutan egindako errepresioaren ondorioz, nahiz eta NBEko begiraleak Sirian bertan egon, Tokiko Koordinazioko Batzordeen arabera. Iturri berberak aditzera eman duenez, hildako horietatik 53 Hamako probintzian hil dira, gehienak Latmaneh herrian, Gobernuko indarrek egindako "sarraskian". Siriak apirilaren 10a arteko epea du Kofi Annan NBEko eta Arabiar Ligako ordezkari bereziak proposatutako bake-plana betetzeko. Plan horren arabera, tropek hirietara joateri eta arma astunen erabilera utzi behar diote eta armadak biztanleria guneetatik atera behar du.Bigarren epea: apirilaren 12aEkimen horrek beste epe bat ere ezartzen du: aprilaren 12a, GMT 05:00ean. Epe horretarako, Bachar Al Asad presidenteak indarkeriari amaiera emateko konpromisoa hartu du.NBEk begirale talde bat bidali du etorkizunean misio militar baten nondik-norakoak aztertzeko. Misio horren helburua gertatzen ari dena ikuskatzea eta jarraitzea da, Annanen planaren sei puntuak aplikatzeko. Momentuz, Siriako erregimenak ez du bisita horren berri eman.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek aurreratu du "oinarrizko akordio nuklearra" lortu duela AEBkin
Helburuetan eta gai tekniko garrantzitsuenetan adostasunera heldu dira, eta, orain, hori guztia testu batean ezarri beharko dute. Hala jakinarazi du Teherango Atzerri ministroak.
Bruselak ikerketa abiatu du Sheinen aurka, diseinu "adiktiboa" duelakoan eta legez kanpoko produktuen salmentagatik
Europako Batzordearen ustez, Txinako plataformak ez du Europako araudia betetzen, ez delako gardena bere gomendio-sistemekin eta legez kanpoko artikuluak merkaturatzeko aukera ematen duelako, besteak beste, haurren sexu-edukiko materiala.
Adimen artifizialaren gobernantza eztabaidagai Indian: Silicon Valleyeko handikiak eta nazioarteko agintariak New Delhin bildu dira
Sam Altman (OpenAI), Sundar Pichai (Google) eta Jensen Huang (Nvidia) lider teknologikoak batu dira goi-bileran.
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal bat zela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura eta feminizidioa, besteak beste, egin direla frogatzeko moduko dokumentuak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.