Albiste da
16 soldadu hil dira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egiptok Rafako muga behin-behinekoz ixtea agindu du erasoaren ostean

Erabakiak milaka laguni eragiten die, izan ere, Gazako zerrendako beste aldera pasatu eta oinarrizko produktuak erosteko erabiltzen dute muga.
Sinaiko penintsulako erasoa. EFE

Egiptok Rafako pasabidea behin-behinekoz ixtea erabaki du, eraso batean 16 soldadu hil ostean. Pasabidea ez dute Israeleko indarrek kontrolatzen, eta ehunka palestinarrek erabiltzen dute egunero, Mena Egiptoko albiste agentziak adierazi duenez.

Horregatik, Gazako zerrendako beste aldera pasatu eta oinarrizko produktuak erosteko erabiltzen duten milaka laguni eragiten die erabakiak.

Ustez, Israelera sartu nahi zuen gizonezko talde batek Egiptoko 16 soldaduren aurka tiro egin zuen. Erasoa geratu eta Mohamad Mursi Egiptoko presidenteak herrialdeko Segurtasun buruzagiekin berehalako bilera deitu zuen. "Erasoa ez da erantzunik gabe geldituko", adierazi du bileraren ostean eta Gazako zerrendatik sartu omen zen Jihad Islamiarrarekin lotutako muturreko islamiar talde bati egotzi dio hilketa.

Ehud Barak Israeleko Defentsa ministroak, bestalde, herrialdeak 1967an hartu eta Egiptori hamarkada bat bgeroago itzuli zion "Sinai penintsulako segurtasuna berehala" berrezartzeko eskatu dio Kairori.

Gazako Hamaseko gobernuak erasoan milizianoen parte-hartzea ukatu du.

Egiptoko Militarren Batzordeak mendekua hartuko du

Egiptoko Militarren Batzordeak mendekua hartuko duela ziurtatu du. Ohar baten bitartez, azken hilabeteetan Sinaiko indarrei eraso egin dietenek "ordaindu" egingo dutela adierazi dute.

Egiptok Rafako pasabidea behin-behinekoz ixtea erabaki du, eraso batean 16 soldadu hil ostean. Pasabidea ez dute Israeleko indarrek kontrolatzen, eta ehunka palestinarrek erabiltzen dute egunero, Mena Egiptoko albiste agentziak adierazi duenez.Horregatik, Gazako zerrendako beste aldera pasatu eta oinarrizko produktuak erosteko erabiltzen duten milaka laguni eragiten die erabakiak. Ustez, Israelera sartu nahi zuen gizonezko talde batek Egiptoko 16 soldaduren aurka tiro egin zuen. Erasoa geratu eta Mohamad Mursi Egiptoko presidenteak herrialdeko Segurtasun buruzagiekin berehalako bilera deitu zuen. "Erasoa ez da erantzunik gabe geldituko", adierazi du bileraren ostean eta Gazako zerrendatik sartu omen zen Jihad Islamiarrarekin lotutako muturreko islamiar talde bati egotzi dio hilketa.Ehud Barak Israeleko Defentsa ministroak, bestalde, herrialdeak 1967an hartu eta Egiptori hamarkada bat bgeroago itzuli zion "Sinai penintsulako segurtasuna berehala" berrezartzeko eskatu dio Kairori.Gazako Hamaseko gobernuak erasoan milizianoen parte-hartzea ukatu du.Egiptoko Militarren Batzordeak mendekua hartuko duEgiptoko Militarren Batzordeak mendekua hartuko duela ziurtatu du. Ohar baten bitartez, azken hilabeteetan Sinaiko indarrei eraso egin dietenek "ordaindu" egingo dutela adierazi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X