Kutsadura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haurtzaindegiak eta eskolak itxi dituzte Teheranen, kutsadura dela eta

Hiriko kutsadura maila kezkagarriak izatera iritsi da, eta arriskutsua da haurrentzat, adinekoentzat eta arnasteko eta bihotzeko arazoak dituztenentzat.

Teherango agintariek haurtzaindegiak eta eskolak ixtea eta lantegietatik lehenago irtetea erabaki dute gaur, kutsadura maila altua dela eta.

"Teheran probintziako haurtzaindegi eta eskola guztiak itxita egongo dira gaurtik asteartera arte, mendian dauden Firuscu eta Damavand herrietakoak izan ezik, kutsatzaileen kontzentrazioa areagotu eta atmosferaren egoera ezegonkorra delako", azaldu du gaur Hasan Karimi Teherango Gobernuko arlo zibileko idazkariak.

Teheran hiriko enpresa eta instituzioei ordutegia murrizteko agindu zaie; horrela, langileak 14:30etan irtengo dira, 16:30etan irten ordez.

Kutsadura egoerari aurre egiteko zer-nolako neurriak hartu behar diren erabakitzeko, Karimi –Teherango Klimaren Kutsaduraren Larrialdiko Koordinazio Batzordeko ordezko presidentea ere bada- teknikari adituekin bildu da gaur goizean.

Kutsadura alerta amaitu arte, talde horrek Teheran hirian eta probintziaren mendebalde eta hego-mendebaldean zementua eta harea garraiatzea debekatu du, baita hormigoi-makinen zirkulazioa eta harea tailerren eta zementuaren eta asfaltoaren produkzio oro ere.

Hartu duten beste neurria ibilgailuen txandakatze sistema hiri osora luzatzea izan da. Sistema horrek hiriko zonalde jakin batzuetara sartzea debekatzen zieten ibilgailuei txandako egunetan, matrikularen azken zenbakiaren arabera. Hori horrela, egun batzuetan zenbaki bikoitiek soilik zirkulatu ahal zuten, eta beste batzuetan, aldiz, zenbaki bakoitiek. Neurri berri horrekin, hiri osora zabalduko da sistema, eta egunero, gidarien erdiek ezin izango dute autoa gidatu.

Teherango Airearen Kalitaterako Kontrol Konpainiako zuzendariak, Yusef Rashidik, kutsadurak "maila kezkagarriak" izatera iritsi dela azaldu zuen atzo, eta arriskutsua dela adinekoentzat, haurrentzat eta arnasteko eta bihotzeko arazoak dituztenentzat.

"Bihotzeko arazoak dituztenak eta adinekoak etxean gera daitezen eta kanpoan ahalik eta denbora gutxien pasa dezaten nahi dugu", adierazi zuen Rashidik.

Munduko Osasun Erakundeak argitaratutako txosten baten arabera, munduko hamar hiri kutsatuenen artean, lau Iranen daude: Ahwaz, Sanadaj, Kermanshah eta Yasouj. Ahwaz da munduko hiririk kutsatuena.

Duela aste bat, euri kutsatua izan zen Iran hegoaldeko Juzestan hirian. Ondorioz, 4.000 pertsona ospitaleratu zituzten, eta horietatik 128 pertsonak bertan jarraitzen dute.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X