Alec Reid apaiz iparrirlandarra hil da
Alec Reic apaiz katolikoa Dublingo erietxe batean zendu da, gaur goizaldean, 82 urte zituela. Ipar Irlandako bake prozesuaren ikurretako bat izan zen, bitartekari lan oso garrantzitsua egin zuelako gatazkaren bi aldeen artean, Gobernu britainiarraren eta mugimendu errepublikanoaren artean. IRAren desarmearen lekukoetako bat izan zen, eta Euskal Herrian ere oso ezaguna da, hemengo bake prozesuari egin dion ekarpenenarengatik. Ipar Irlandako bake prozesua bideratuta, bere ezagutzak munduko beste gatazka batzuetara helarazi zituen Reidek. Euskal Herriko bake prozesuaren alde lan handia egin zuen: Euskal elizaren bitartekaritzari esker, ETAren 2006ko su etenaren ondotik abian jarritako bake prozesuan parte hartze zuzena izan zuen. Garai hartan, egonaldi luzeak egin zituen Euskal Herrian eta isileko bilera asko egin zituen erakunde eta alderdiekin. Bake prozesu hark gerora porrot egin bazuen ere, sukaldeko lan handia egin zuen Reidek.
Erredentziotar ordenakoa zen, eta Belfast iparraldeko Clonard monasterioan igaro zituen bere bizitzako urterik gehienak, 40 urte baino gehiago. Bertatik jarraitu zuen protestanteen eta katolikoen arteko gatazka.
Tipperary (Irlanda) konderrian jaio zen, eta Irlandako bake prozesuan bere zeregina ezinbestekoa izan zen. Gerry Adams Sinn Feineko presidentearen eta John Hume SDLP alderdi laboristako buruaren artean, bitartekaritza lan mamitsua egin zuen Reidek. Isilpeko negoziazio haien ondotik etorri ziren bake prozesuaren abiapuntu izan ziren urratsak: IRAren su-etena eta Britainia Handiko Gobernuarekin abian jarri zen negoziazio prozesua.
1998ko apirilean, Ostiral Santuko Akordioa izenpetuta, indarkeria betiko desagertzeko ahaleginean lan emankorra egin zuen apaiz katolikoak. 2005ean IRAren desarmearen lekukoetako bat izan zen, Harold Good apaiz protestantearekin batera.
Mundu osoan oso ezaguna izan zen irudi bat utzi du Alec Reidek, Ipar Irlandako gatazkaren irudietako bat izan zena: 1988an, Belfasten, IRAko hainbat kideren aldeko hiletetan bi soldadu britainiar tiroz hil zituzten, eta Reid apaiza, gorpuetako baten aldamenean, belauniko jarri zen, eta azken igurtzia eman zion.

Bake prozesuren aldeko lan eskerga
Martin McGuinnes Sinn Feineko kideak Reiden ibilbidea txalotu eta haren izaera "umila" goraipatu du. Bake prozesuari egindako ekarpena "izugarria" izan dela adierazi du McGuinnesek. Bestalde, Gerry Adamsek "tristura handia" sentitzen duela adierazi du, "bake prozesuaren ikurretako bat galdu dugulako". Clonard monasteriotik, "bake prozesuaren sehaskatik", Reidek egin zuen lan eskerga nabarmendu du. "Londresek eta Dublinek elkarrizketari uko egiten zioten garaietan, Reidek hitz egitearen aldeko apustu garbia egin zuen", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Errusiako petrolio-ontzi bat atzeman du AEBk Karibeko uretan, "isun estatubatuarrak urratzeagatik"
Berehala etorri da Errusiako Gobernuaren erantzuna, eta petrolio-ontzia legez kanpo atzeman dutela salatu du, Nazio Batuen 1982ko Konbentzioa —itsaso zabaleko nabigazioari buruzkoa— urratuta.
NATOk gogorarazi duenez, "aliatu baten segurtasuna eta guztion segurtasuna banaezinak dira"
Aliantzak defentsa kolektiboa nabarmendu du, AEBk Groenlandiari buruz egindako adierazpenak eta Artikoan gero eta interes estrategiko handiagoa dagoela ikusita.
Agustin Otxotorena, Venezuelan bizi den euskalduna: "Nolabaiteko normaltasuna dago; oposizioaren gehiengoa ere haserre dago"
Bost egun igaro dira Maduro harrapatzeko AEBren erasotik, eta Agustin Otxotorenak, duela 15 urtetik Caracasen bizi den euskal enpresariak, herrialdean nola bizitzen ari diren eta venezuelarren egunerokoa nolakoa den kontatu digu.
Trumpek Groenlandia erosi nahi du, baina ez du baztertzen lurraldea bereganatzeko indarra erabiltzea
Venezuela ahaztu gabe, Trump Groenlandiara begira jarri da berriro. Bien bitartean, Estatu Batuek gidatuko dute trantsizioa Venezuelan eta Trumpek iragarri du Delcy Rodriguezen gobernuak Estatu Batuen esku utziko dituela 30-50 milioi petrolio upel.
Bi hildako eta 50 zauritu inguru Landetan, A-63 errepidean, hainbat ibilgailuren arteko istripu batean
Flixbus konpainiako bi autobusek istripua izan dute. Ondorioz, 50 bat ibilgailuk talka egin dute, bi pertsona hil eta 50 pertsona inguru zauritu dira.
Europako herrialdeek Groenlandiako subiranotasunaren eta egungo mugen alde egin dute, NATOko kide gisa
Besteak beste, Espainiak, Frantziak eta Danimarkak babestu dute adierazpena. Esan dutenez, AEB "funtsezko bazkidea" da Artikoa "seguru" mantentzeko, baina adierazpena Donald Trumpek lurraldea bereganatzeko egindako mehatxuen ostean iritsi da.
Venezuelan atxilotutako preso politiko espainiarrak askatzeko eskatu dio Espainiak Delcy Rodriguezi
Nicolas Maduro atxilotu eta Venezuelako presidenteordeak agintea bere gain hartu ostean, Espainiako Gobernuak ahozko ohar baten bidez helarazi dio bere eskaera.
Trumpek bultzatutako Kapitolioaren aurkako erasoaren bosgarren urteurrena
2021eko urtarrilaren 6an, Donald Trumpen ehunka jarraitzaile Kapitolioan sartu ziren, Joe Biden demokrataren hauteskunde garaipena berresten zen bitartean. Bost urte geroago, erasoagatik auzipetutako 1600 pertsonak indultatu egin dituzte, edo zigorrak kommutatu zaizkie.
Boluntarioen Koalizioak Ukrainarentzako segurtasun konpromiso zehatzak lortu nahi ditu Parisen
AEBk lehen aldiz parte hartuko du Europako buruzagiekin eta Zelenskirekin batera Ukrainako gerrari irtenbide bat bilatzeko aurrez aurreko goi-bilera oso batean.
6,2 graduko lurrikara batek Japonia astindu du
Japoniako agintariek ziurtatu dute ez dagoela tsunami arriskurik.