Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siria, gatazka isila

Oso zaila da Siriatik berri ematea; 50 kazetari baino gehiago hil dituzte bertan.

Nazio Batuen Erakundeak(NBE) beste behin ohartarazi du ez garela ari behar beste arreta jartzen Siriako giza-laguntza krisiari.

NBEk beltz ikusten du datorren urteko eskenatokia Sirian: hildako pertsonen kopurua 120.000ra iritsiko dela, eta inguruko herrialdeetara joandako errefuxiatuak 4 milloi izango direla. Guztira, 6 milloi siriar lirateke herrialdea utziko luketenak.

Siriako 22 milloi biztanleen erdiek giza-laguntza beharko dute. Horrek esan nahi du, 4.700 milioi euro beharko direla hurrengo urtean. Aurten, 3.200 milloi euro eskatu zituen NBEk Siriarako, baina kopuru horren % 60 baino ez du lortu.

Beraz, litekeena da NBEk gehiegizko diru-kopurua eskatu izana, ea era horretan Gobernuei eragin eta kopuru handiagoa eman dezaten.

Edozein kasutan, Sirian uneotan egoera ez da Irakeko gerra garaikoa baino samurragoa. Dena den, Siriako gatazka intentsitate gutxiagoz ari gara bizitzen, besteak beste, kazetari gutxiago dagoelako bertan. Oso zaila da 50 kazetari baino gehiago hil eta beste 30 bahitu dituzten tokitik berri ematea.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X