Erasoa Indian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost polizia atxilotuta Indian, neska bat bortxatzeagatik

17 urteko neskak salatu duenez, eskolara bidean harrapatzen zuten, furgonetara igoarazi eta han bortxatzen zuten, taldean. Antza, behin baino gehiagotan, hainbat astez, egin zioten gauza bera.
New Delhin, iaz, neska gazte bat bortxatu eta hil zutela salatzeko egin ziren protestetako bat.
New Delhin, iaz, neska gazte bat bortxatu eta hil zutela salatzeko egin ziren protestetako bat.

Bost polizia atxilotu dituzte bart India iparraldean, Chandigarh  hirian, 17 urteko neska bat behin eta berriz  bortxatzea egotzita. Ashish Kapoor Indiako polizia komisarioak jakinarazi duenez, "duela bi hilabete gertatu ziren bortxaketak. 17 urteko neskatoa hainbatetan bortxatu zuten bost agentek".

Erasoak jasan dituen neskak salatu duenez, eskolara bidean harrapatzen zuten, furgonetara igoarazi eta han bortxatzen zuten, taldean. Neska bere buruaz beste egiten saiatu denean jakin dute etxekoek gertatu zena, NDTV telebista kateak zabaldu duenez.

Zalaparta handia sortu du berriak Chandigarhen. Jende asko atera da kalera, gertatutakoa salatzera. Atxilotutako bost poliziak erietxera eraman dituzte, hainbat azterketa egitera, eta ospitale atarian manifestariek oihuka eta kolpeka hartu dituzte.

Joan den astelehenean, abenduaren 16an, bete zen urtebete New Delhi hiriburuan hainbat gaztek neska bat bortxatu eta hil zutenetik. Mundu osoan egin ziren protestak gertakari hura salatzeko.  Indiako Gobernuak sexu erasoei aurre egiteko legeak zorroztu zituen, baina, halere, egunero gertatzen dira bortxaketak Indian.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X