Gutxieneko soldata igotzea baztertu dute suitzarrek
Suitzarrek 3.270 euroko (18 euro lanorduko) gutxieneko soldata ezartzeari uko egin diote igande honetan egin den erreferendumean, emaitza ofizialaren arabera.
Boto-emaileen % 76 sindikatuen proposamenaren kontra agertu dira, eta ezezkoak irabazi du Suitzako hogeita sei kantonamenduetatik hemeretzitan.
Suitzan erreferendum eguna izan dute gaur, eta hainbat konturen gainean iritzia eman dute herritarrek.
Proposamenaren bultzatzailea izan den Suitzako Sindikatuen Federazioak etsipena agertu du proiekzioek iragartzen duten emaitzengatik. Izan ere, inkestek aurreikusitakoa baino babes txikiagoa jaso du proposamenak.
Sindikatuek bultzatu dute proposamena, Alderdi Sozialistaren eta Berdeen babesarekin, herrialdean langileek jasotzen duten soldaten artean dagoen alde handiari aurre egiteko.
Patronalaren iritziz, gutxieneko soldata igota, Suitzak lehiakortasuna galduko luke, eta enpresek murriztu egingo lukete langile-kopurua.
Suitza legez gutxieneko soldata ezarri gabe duen Europako herrialdeetako bat da.
Suitzak bertan behera utzi beharko du gerrako 22 hegazkinen erosketa
Suitzak bertan behera utzi beharko du gerrako 22 hegazkin erosteko operazioa; izan ere, suitzarrek erreferendumean ezetz esan diote 2.500 milioi euroko gastua eragingo zuen erosketa horri. Zehatz-mehatz esanda, boto-emaileen % 50,9 agertu dira horren kontra.
Irailean Suitzako Parlamentuak gerrako hegazkinak erostea onartu zuen, baina gero "Armadarik gabeko Suitza baten alde" kolektiboak herri ekimena abian jarri zuen eta, gaurko galdeketako emaitzaren ondotik, Gobernuak atzera egin beharko du.
Beste galdera batzuk
Gaurko erreferenduma suitzarrei beste hainbat gairen gainean galdera egiteko baliatu dute. Hala, lehen mailako arretarako eskubidea Konstituzioan sartu ala ez erabaki dute. Lehen proiekzioen arabera, proposamenak % 87ko babesa jaso du.
Aurreikuspenen arabera, aurrera aterako da pedofiloei haurrekin lan egitea debekatzeko proposamena ere. Aurreikuspenen arabera, boto-emaileen % 63k babestu dute proposamena.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek errefusatu egin du AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esan dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.