Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Astearte gauera arte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Palestinarrek eta israeldarrek 24 orduz luzatuko dute su etena

Kairon dauden ordezkariek "negoziazioak osatzeko" adostu dute luzapena, tregoa iraunkorra lortu ahal izateko.
Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.

Palestinarrek eta israeldarrek asteleheneko 23:00etan (Euskal Herriko ordua) amaituko zen su etena 24 orduz luzatzea adostu dute, Kairon egiten ari diren negoziazioak "osatzeko" eta tregoa iraunkorra lortu ahal izateko, bi aldeek jakinarazi dutenez.

Iturri palestinar batek (elkarrizketetatik gertu dagoen iturri batek) eman du akordioaren berri, eta azaldu du bi ordezkaritzak behin betiko akordioa lortzea espero dutela.

Gero, iturri israeldar batek ere, eta segurtasuneko iturri batek, baieztatu dute, Jerusalemetik, "Egiptoren proposamena onartuz", su etena "24 orduz luzatuko dela".

Astelehen gauean amaitzear zegoen su etena iraungi baino ordubete lehenago heldu da akordioa. Joan den ostegunean sartu zen indarrean akordio hori.

Kairon ari dira negoziatzen palestinarrak eta israeldarrak uztailaren 8an berriro hasi ziren borrokei amaiera emateko. Gazatik botatako suzirien kopuruak ustez gora egin zuelako jarri zuen abian Israelek operazio berria.

Ordutik, 1.938 palestinar eta 67 israeldar hil dira. UNICEFen datuen arabera, hildakoen artean 447 ume palestinar daude.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X