Eskoziako erreferenduma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Isabel II.a: 'Herritarrek euren erabakia ondo pentsatzea espero dut'

Isabel II.a erreginak Eskoziako erreferenduma izan du hizpide igandean. "Aukerak ondo aztertuta emateko botoa" eskatu die herritarrei.
MAM-eko argazkia: isabel-ii_
MAM-eko argazkia: isabel-ii_

Isabel II.a erreginak Eskoziako erreferenduma izan du hizpide igandean. Erreginak "aukerak ondo aztertuta emateko botoa" eskatu die herritarrei.

"Etorkizunaren inguruan tentu handiz pentsa dezatela espero dut", adierazi die erreginak hainbat herritarri, Sky News telebista kateak jaso duenez.

Errege Etxeko bozeramailea Erresuma Batuko komunikabidearekin harremanetan jarri da handik gutxira, Isabel II.ak "konstituzionaltasun inpartzialtasuna" oso serio hartzen duela gogorazteko. "Hori dela eta, erreginak erabaki politikoetan eragina izatetik abstenitu behar du", zehaztu du bozeramaileak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X