Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txinaren eta AEBren gasak

Barack Obama eta Xi Jinping, AEBko eta Txinako presidenteek, gas kutsagarrien isurketak murrizteko akordioa iragarri dute eta historikotzat jo dute.

Barack Obama eta Xi Jinping, AEBko eta Txinako presidenteek, gas kutsagarrien isurketak murrizteko akordioa iragarri dute eta historikotzat jo dute.

Ez da hainbesterako. AEBren kasuan, herrialde honek 2025erako gas isurketak laurden bat jaitsiko ditu, 2005ean isuritakoekin konparatuz. Txinaren kasuan, konpromisoa hartu du gas isurketen kopuru altuena 2030an izateko, eta hortik aurrera murrizten joango da, zenbatean zehaztu ez badu ere.

Egia esan, Txinak ez du neurriak hartu beste erremediorik, ito ez nahi badu behintzat. Pekingo eta Txinako hiri gehienetan ia ez dago arnasa hartzerik ere. 2030erako, Txina energia berriztagarrietan inbertitzeko besteko aberatsa izango da. Eta 2030ean, posible da aldaketa klimatikoa jadanik geldiezina izatea.

Beraz, ondo dago gehien kutsatzen duten bi herrialdeak ados jartzea euren isurketak murrizterako orduan. Eta horrek Parisko 2015eko aldaketa klimatikoaren goibilerarako gauzak erraztu ditzake.

Baina historikoa, historikoa esaten dena, Txina eta AEB gasen isurketa oraintxe, gaur bertan, murrizten hastea izango litzateke.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X