AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Obamak deportazioak eteteko emandako agindua txalotu dute etorkinek

Obamaren dekretuaren bidez, agiririk gabeko bost milioi etorkin inguru deportatzea saihestuko du, baina herrialdean 11 milioi inguru bizi direla kalkulatu dute.
Obama, duela gutxi egindako ekitaldi politiko batean. Argazkia: EFE
Obama, duela gutxi egindako ekitaldi politiko batean. Argazkia: EFE

AEBn bizi diren milioika hispaniarrak pozik azaldu dira deportazioak geldiarazteko Barak Obamak emandako agindua, Adiministrazioaren kontrako gatazka burokratikoa prestatzen, eta presioa areagotzen duten bitartean, Kongresuan migrazioari buruzko osoko erreforma onar dezaten.

Barack Obama presidentearen neurri unilateralak (ostegunean iragarri zituen) “historikotzat” jo dituzte etorkinek; alabaina, ekintzaileen iritzian, “tunelaren erdiko argia” da, baita herrialdean agiririk gabe bizi diren 11 milioiren etorkinen aldeko borrokan jarraitzeko bultzada ere.

“Guk borrokan jarraituko dugu, benetako erreforma lortu arte… errepublikanoen erronka da orain”, esan du Francisco Portillok, Francisco Morazan Erakunde Hondurastar Integratuaren presidenteak.

Obamaren dekretuaren bidez, agiririk gabeko bost milioi etorkin inguru deportatzea saihestuko du, horien artean hiritar estatubatuarren gurasoak eta garai batean familiak ekarritako agiririk gabeko ikasleak.

Errepublikanoen salaketa

Bestalde, Obamaren Gobernua salatu dute gaur errepublikanoek, legearen aplikazioa errazteko osasun erreforma dekretu bidez aldatzeagatik. Salaketa Obamak bost milioi etorkin erregularizatzeko erabakia hartu eta egun bat geroago aurkeztu dute errepublikanoek.

“Behin eta berriro, herri estatubatuarraren borondateari entzungor egin dio presidenteak, eta Kongresuaren botorik gabe lege federala berriz idaztea erabaki du”, adierazi du John Boehner Ordezkarien Ganberako presidenteak.

Immigrazioaren inguruko neurriak kritikatzeko prentsaurrekoa eta minutu batzuk geroago agiri bat igorri du Boehnerrek salaketaren berri emateko. Immigrazioaren erreforma bat Kongresuan aurrera ateratzeko aukera “saboteatu” duela salatu du errepublikanoak.

Errepublikanoen mugimendua espero zuen Exekutiboak; izan ere, iragan uztailean salaketari oniritzia eman zion Ordezkarien Ganberak. Errepublikanoek gehiengoa dute Ganberan. Hala ere, AEBko komunikabideek azaldu dutenez, Boehnerrek arazoak izan ditu abokatuen sinadura lortzeko orduan.

“Presidenteak bere lege propioak bultzatuz nahi duena lortzeko aukera badu, etorkizuneko presidenteek ere gauza bera egingo dute”, ohartarazi du buruzagi errepublikanoak. “Gure Gobernu sistema ez zuten horrela diseinatu”, azpimarratu du Boehnerrek.

Obama “enperadorea”

Kongresuaren baimenik gabe dekretu bidez ekiteko boterea du presidenteak AEBn, eta horrek Etxe Zuriaren eta errepublikanoen arteko liskarrak sortu ditu azkenaldian. Immigrazioaren inguruko neurriak hartu eta gero, Obama “enperadore” eta “errege” bat dela salatu dute errepublikanoek.

“Bere lana egiteagatik” errepublikanoek presidentearen aurkako salaketa aurkeztea “zoritxarreko” erabaki bat dela uste du Eric Schultz Etxe Zuriko bozeramailearen ondokoak.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X