Vatikanoaren kontrako atentatua egiteaz aritu ziren jihadistak 2010ean
Zerdeñako Cagliariko Fiskaltzak jakitera eman duenez, goizean Italian desegindako Al Qaidaren zelula Vatikanoaren kontrako atentatua egiteaz aritu zen 2010ean. Aurkitutako aztarnek hori erakusten dutela dio.
Mauro Mura fiskalaren arabera, 2010eko martxoan Vatikanoaren aurka atentatua egiteko hipotesia mahai gainean izan zuten jihadistek. Ikerketaren arabera, tarte horretan Pakistango ustezko kamikaze bat Italian zegoen.
Atentatua egiteaz aritu ziren jihadistak, fiskalaren arabera, baina ez zuten ezer aurreikusi.
2009an, G8ak Maddalena herrian egin behar zuen Goi Bileraren inguruan segurtasuna indartzeko asmoz ikerketa hasi zuten eta horren ondorioz sortu dira argibide hauek gzutiak.
hauek gzutiak.Zure interesekoa izan daiteke
Seguro sozialistak irabazi du Portugalen, hauteskunde presidentzialen bigarren itzulian, botoen % 64 lortuta
Ventura ultraeskuindarrak, berriz, botoen % 36 lortuko lituzke, botoen % 75 zenbatuta. Herri batzuek hauteskundeak astebete atzeratzea erabaki dute, otsailaren 15era arte, herrialdeak azken bi asteetan jasan dituen denboraleen ondorioz.
Irango auzitegi batek zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri dio Mohammadi Bakearen Nobel saridunari
Starmerren aholkulari nagusiak dimisioa eman du Epsteinen artxiboen eskandaluagatik
Kabineteko buruak bere gain hartu du Mandelson enbaxadore kargurako izendatu izanaren errua. "Akats bat izan zen. Gure alderdiari, gure herrialdeari eta politikarekiko konfiantzari kalte egin die Mandelsonek", gaineratu du.
Takaichik irabazi ditu hauteskundeak Japonian, eta gehiengoa handitu du
Hauteslekuak itxi osteko lehen kalkuluek 274 eta 328 eserleku artean eman dizkiote lehen ministroaren Alderdi Liberal Demokratikoari, gehiengo absolutua aise gaindituta.
Hauteskunde aurreratuak Japonian, azken urteetako elurte handienaren erdian
Sanae Takaichi lehen ministroak bozak aurreratzea erabaki zuen, Parlamentuan dituen babesak handitzeko asmoz. Inkesten arabera, helburua lortuko du, baina ez dira ohiko hauteskundeak izango, elurraren eraginez ordutegia aldatu behar izan baitute hautesleku batzuetan.
Istiluak izan dira polizien eta manifestarien artean Milanen, Olinpiar Jokoen aurkako protesta jendetsu batean
Poliziak ur-kanoiak eta negar-gasa erabili ditu manifestarien aurka, protestari batzuek agenteei suziriak, bengalak eta bestelako objektuak jaurti ostean. Milaka lagun bildu dira protestetan, Neguko Olinpiar Jokoak hasi eta biharamunean.
Hautagai sozialista faborito dela egingo dute hauteskundeen bigarren itzulia Portugalen igande honetan
Inkesten arabera, Antonio Jose Seguro sozialistak botoen % 67 jasoko ditu, eta Andre Ventura ultraeskuindarrak, berriz, % 32. Ekaitzak Portugalen eragindako hondamendi betean egingo dute hauteskundeen bigarren itzulia.
Trumpek % 25eko muga-zerga ezarri die Irango ondasunak erosten dituzten herrialdeei
Programa nuklearraren inguruan AEB eta Iran zeharka egiten ari diren negoziazioen ostean etorri da erabakia. Asiako herrialdeak adierazi du "hasiera ona" izan direla elkarrizketak.
Islamabadeko xiiten gurtza leku batean izandako atentatu suizida batek dozenaka hildako eta zauritu utzi ditu
Pakistango Defentsa ministroak jakinarazi duenez, bertan zeuden segurtasun zaindariek aurre egin diote erasotzaileari, baina "tiro eginez eta immolatuz erantzun du". Pakistango agintariek Afganistango talibanei eta Indiari egotzi diete erasoa.
Txinak adierazi du ez duela negoziazio nuklearretan parte hartuko, START III ituna iraungi ostean
Asiako erraldoiak dio bere gaitasun nuklearrak ez daudela Estatu Batuen edo Errusiaren parean. Etxe Zuriak salatu du Txinak nabarmen handitu duela bere ahalmen nuklearra.