Iran eta energia nuklearraren afera, 10 urteko talka
2005ean, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak (IAEA) uranioa aberasteko programaren berri ematea eskatu zion Irani; 2002an -gutxienez- hasi zen ekoizten, izan ere, urte horretan onartu zuen Iranek lehen aldiz programa martxan zuela.
Uranioa aberasteak, berez, ez du Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Ituna urratzen; baina, itunaren arabera, IAEAk ikuskapenak egin behar ditu "instalazioetan bertan, material nuklearra soilik helburu baketsuetarako erabiltzen dela ziurtatzeko", NBEren esanetan.
2006an, NBEren Segurtasun Kontseiluak aho batez erabaki zuen Irani zigorrak ezartzea, programa nuklearrari uztea ukatzeagatik. 1737 ebazpenak ezartzen zuenez, Iranek berehala utzi behar zituen bertan behera "jarduera nuklear guztiak, ugalketari dagokionez".
2007an, Mahmud Ahmadineyad presidenteak uranioa industria mailan ekoitziko zutela iragarri zuen Natanzen.
"Segurtasun Kontseiluak hainbat aldiz ezarri eta zabaldu ditu Iranen aurkako zigorrak, baina eragin txikia izan dute. Iranek -Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Ituneko kide da- behin eta berriz dio uranioa energia nuklearra sortzeko baino ez duela erabiltzen, eta Itunak erabilera hori baimentzen du",zioen NBEk 2009an egindako txosten batean.
2010ean, Iraultza Islamikoaren 21. urteurrenean, Ahmadineyadek esan zuen herrialdeak uranioa % 80tik gora aberasteko (arma atomikoak ekoizteko muga) gaitasuna zuela.
2012an, Hogeita Zazpien Europak onartu egin zuen Irango petrolio gordinaren esportazioak etetea, bai petrolioa bera, baita jatorrian duten produktuak ere. Iranen erantzuna zera izan zen: "Europar Batasunaren zigorrak, Irango petrolioaren inguruan, gerra psikologikoa da (?) Zigor ekonomikoak ezartzea bidegabea eta logikaren aurkakoa da, baina ez dute lortuko gure herrialdeak bere eskubideei uko egitea".
Hurrengo urtean, 2013an, Hasan Rogani Irango presidente aukeratu zuten, Ahmadineyaden lekua hartuta. Rohanik, kargua hartu ondoren, aldaketak igarri zituen Kanpoko Politikan eta, gainera, "munduarekin jarrera eraikitzailea eta elkarrekintzagilea" hartuko zuela esan zuen.
Urte horretan bertan, hilabete batzuk geroago, Iranek programa nuklearra aztertzen duten NBEren ikuskatzaileekin harremana indartzeko konpromisoa hartu zuen. Akordioa ez zen herrialde nagusiekin izandako negoziazioen ondorio eta, horri esker, herrialde islamikoak sartzea debekatua zituen hainbat instalazioren ateak zabaldu zituen.
Keinu horren ostean, 2014ko urtarrilean, nazioarteko herrialde nagusiek utzi zioten Iran baztertzeari, IAEAk baieztatu eta gero "2014ko urtarrilaren 20an, Iranek uranioa % 5etik gora aberasteari" utzi ziola. Horren ondorioz, EBk, bere aldetik, urte batzuk lehenago Teherango Gobernuari ezarritako zigor batzuk bertan behera utzi zituen.
Azken negoziazio prozesua iazko uztailean hasi zen, Iran eta 5+1 (NBEren Segurtasun Kontseiluko kide iraunkorrak -Errusia, AEB, Frantzia, Txina, Erresuma Batua- eta Alemania) taldearen artean. Azaroan, ekainaren 30era arte luzatzea erabaki zuten eta, era berean, ekainean berriz ere atzeratzea adostu zuten, akordioa iragarri duten arte.

Vienan, akordioa iragarri ostean egindako argazkia: EFE
Zure interesekoa izan daiteke
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da eta gasa % 30 garestitu, Qatarreko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako Burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoek, berriz, irekiera negatiboak espero dituzte, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, eta egoera are gehiago zaildu eta mundu osoari kalte egin diezaioketela.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".