Bilera Moskun
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Putin: 'Konponbidea prozesu politiko baten ostetik helduko da Siriara'

Errusiako presidentea Baxar al-Asad Siriako buruzagiarekin bildu da bart Estatu Islamikoaren kontrako borroka aztertzeko.
18:00 - 20:00
Siriako egoera aztertzeko bildu ziren atzo Al Asad eta Putin

Vladimir Putin eta Baxar al-Asad Errusiako eta Siriako presidenteek bilera egin zuten bart, Moskun, Ekialde Hurbileko herrialde horretako gatazka eta Estatu Islamikoaren kontrako borroka aztertzeko, gaur zabaldu dutenez. Putinek Al-Asari esandakoaren arabera, Siriako gatazkaren konponbidea prozesu politiko baten ostean helduko da, operazio militarrak amaitutakoan.

"Ekintza militarrak aurrera doaz, balorazio positiboa egin behar dugu, baina behin betiko konponbidea talde etniko, erlijioso eta politiko guztiak bilduko dituen prozesu politiko baten ondotik etorriko da", adierazi zuen Putinek batzarrean.

Laguntza militarra emateaz gain, prozesu politiko horretan ere laguntzeko prest agertu zen Putin, "nazioarteko beste potentziekin hitz eginda eta egoera baketsu bat lortzeko interesa duten eskualdeko beste herrialdeekin batera".

Al-Asadek eskerrak eman zizkion Putini berari eta Errusiari, borroka horretan laguntzeagatik. "Errusiak emandako pauso politikoei esker ez da gehiago gaiztotu egoera", esan zuen.

"Bat nator Putinekin, ekintza militarren ostean pauso politikoak eman behar dira", azaldu zuen Siriako presidenteak, eta "konponbide politikorako oztopo handiena" terrorismoa dela nabarmendu zuen.

Sana albiste-agentziak bi agintarien arteko argazkia zabaldu du gaur, eta elkarri eskua ematen ageri dira bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X