Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
ATENTATUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 16 lagun hil dira Kairoko jatetxe batean izandako erasoan

Hiriaren erdiguneko jatetxe batean molotov koktelak eztandarazi dituzte, Kairo mendebaldean. Lehen informazioen arabera, jatetxeko langile ohi bat izan daiteke erasotzailea.
18:00 - 20:00
16 hildako Kairon, jatetxe eta klub baten aurkako erasoan

Gutxienez 16 lagun hil dira Kairon, Aguza auzoan, jatetxe batean izandako erasoan. Egiptoko Barne ministerioak zabaldu duenez, molotov koktelak jaurti dituzte jatetxearen aurka, eta lokalak su hartu du.

Sutean, bestalde, hiru lagun larri zauritu dira. Lehen informazioen arabera, jatetxeko langile ohi bat izan daiteke erasotzailea. Egiptoko Gobernuaren arabera, baliteke langile baten mendeku ekintza izatea. Jatetxea guztiz kiskalita geratu da, baina inguruko eraikinak ez dira kaltetu.

Egiptoko babes zibileko hainbat talde bertaratu dira, eta sua itzaltzea lortu dute. Poliziak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.

Ahmed Abdelrahim Aguza barrutiko alkateak esan du "ekintza kriminal" bat izan dela. Oraingoz, ez dute uste talde terroristekin zerikusia duenik gaurko erasoak.

07:00etan izan da erasoa. Berri agentzien arabera, ordu horretan bi pertsona motoan hurbildu dira jatetxera eta koktelak jaurti dituzte eraikinera. Ondoren, ihes egin dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X