Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iran, Saudi Arabia… eta Siria

Iranek, Bashar Al-Assaden aliatu nagusi bezala; eta Saudi Arabiak, Siriako presidentearen etsai nagusi bezala, biek ala biek jokatu behar dute protagonista papera Siriaren inguruko negoziazioetan.

Saudi Arabiaren eta Iranen arteko harremanen hausturak are gehiago zailtzen du Siriako gerraren konponbidea.

Bai Iranek, Bashar Al-Assaden aliatu nagusi bezala; eta bai Saudi Arabiak, Siriako presidentearen etsai nagusi bezala, biek ala biek jokatu behar dute protagonista papera datozen egunetan hasiko diren Siriaren inguruko negoziazioetan.

Aldiz, Teheranen eta Riaden arteko liskarrak ia ezinezkoa bihurtuko du negoziazio horietatik inolako emaitzarik agertzea. Siriako gerrari konponbidea emateko elkarlanean aritu baino, badirudi Iran eta Saudi Arabia euren arteko gerrarako prestatzen ari direla.

Hain zuzen, AEBek eta europarrek Iranen aurka ezarritako zigor ekonomikoak kenduko dituztenean. Zigor horiek kentzeak esan nahi du Iranek bere merkataritza handitu ahal izango duela mendebaldeko herrialdeekin eta, batez ere, munduko petrolio esportatzaile handienetakoa bihurtu ahal izango dela; hain justu, Saudi Arabiarekin lehian.

Guzti horrek Iran indartuko zukeen. Eta horregatik erabaki du Saudi Arabiak harremana haustea bere etsai estrategikoa indartu aurretik. Bazekien Al-Nimr erlijio-buru xiita hiltzea probokazioa zela Iranentzat eta munduko xiita guztientzat, eta behar bada horregatik erabaki zuen burutzea.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X